Mundua -
Ukrainako gerra
NBEk Giza Eskubideen Kontseilutik kanpo utzi du Errusia
Tropa errusiarrak Ukrainan egiten ari diren krimenak direla eta, Errusia Giza Eskubideen Kontseilutik kanpo uztea erabaki dute Nazio Batuen Erakundeko herrialdeek.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nazio Batuen Erakundeak Errusia Giza Eskubideen Kontseilutik kanpo uztea erabaki du, tropa errusiarrak Ukrainan zibilak hiltzen ari direlako.
93 herrialdek babestu dute ekimena, 24 kontra agertu dira, 58 abstenitu egin dira eta gainerakoek ez dute bozketan parte hartu.
NBEren estatutuetan jasota dago herrialde bat Giza Eskubideen Kontseilutik kanporatzeko aukera, gehiegikeria "larriak eta sistematikoak" egiten baditu.
Dimitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroa pozik agertu da NBEren baitan hartuko erabakiarekin. "Gerra krimenak egiten dituztenek ezin dute lekurik izan giza eskubideak babesteko organoetan", adierazi du. Halaber, ekimena babestu duten herrialdeei eskerrak eman dizkie, "historiaren alde egokian egotea aukeratzeagatik".
Giza Eskubideen Kontseiluak martxoaren hasieran onartu zuten ikerketa batzorde independente bat sortzea, Errusiako Armadak Ukrainan egin dituen krimenak argitzeko.
Gaurko batzar nagusian, Errusiaren ordezkariak Kremlinen jarrera ofizialari eutsi dio eta berretsi egin du tropa errusiarrek ez dutela zibilik hil Ukrainan.