Mundua -

Ukrainako gerra

Militar errusiarrak Ukrainan egindako sarraskiei buruz hizketan entzuten diren grabazioak lortu ditu Alemaniak

Alemaniako Inteligentzia Zerbitzuak lortutako grabazioak Parlamentuaren esku daude jada. Butxan 300 pertsona baino gehiago hil zituzten.

Hilotz bat lurrean botata, Ukrainako Butxa hirian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Militar errusiarrak Ukrainako Butxa hirian egindako sarraskiari buruz irrati bidez hizketan antzeman zituen Alemaniako Inteligentzia Zerbitzuak, eta herrialde horretako Parlamentuaren esku utzi ditu grabazioak, Der Spiegel aldizkariak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Butxan ez ezik, Errusiako Armadak Ukrainako beste zonalde batzuetan ere zibilak hil dituela erakutsiko lukete grabazio horiek.  

Butxan 300 pertsona baino gehiago hil zituzten. Kievetik 37 kilometrora dagoen hiri hori hilabetez egon zen okupatuta.

Ukrainako Gobernuak sarritan salatu du Errusia gerra-krimenak egiten ari dela. Kremlinetik, berriz, behin eta berriro ukatu dute Butxan zibilak hil izana eta akusazio horren helburua Errusiaren aurkako zigorrak justifikatzea dela adierazi dute.   

Alemaniako Gobernuak oraingoz ez du adierazpenik egin Der Spiegel aldizkariak argitara ateratako informazioa harira.

Butxan gertatutakoa dokumentatzeko lan berezia egiten ari dira

2:51

Testigantza gehiago Butxatik: ''Errusiarrek mendekua nahi zuten''

2:57

Hildako gehiago topatu dituzte Butxan, eta herritarrek nazioarteko ikerketa eskatzen dute

2:27

Butxako sarraskiaren testigantzak: “Zibila zela esan zien Olegek errusiarrei, baina bost tiro eman zizkioten''

3:3

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Alemania Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra