Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Europar Batasunak eta AEBk Errusiaren aurkako zigor gehiago iragarri dituzte, Butxako "ankerkeriengatik"

Josep Borrell EBko diplomaziaburuaren arabera, 27ak "urgentziaz" ari dira zigor berriak prestatzen.

Hildako bat, errepidean, Butxan. Argazkia: EFE
Hildako bat, errepidean, Butxan
340 gorpu inguru berreskuratu dituzte Butxan, Errusiako indarrek alde egin ondoren

0:40

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuna Errusiaren aurkako zigor gehiago prestatzen ari da, "urgentziaz", soldadu errusiarrek Ukrainako hainbat hiritan egindako "ankerkeriengatik", Butxan gertaturikoagatik kasu.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako persidenteak ere iragarri du Errusiaren aurkako zigor berriak ezarriko dituztela, eta Butxan egindako erasoa "gerra krimena" izan dela salatu du.

"EBk Ukraina irmo babesten jarraituko du, eta Errusiaren aurkako zigor berriak onartzeko lan egingo du, urgentziaz", adierazi du Josep Borrell EBko diplomaziaren buruak, 27 herrialdeen izenean astelehen honetan egin duen adierazpenean.

Borrellen arabera, Butxako "sarraskia" eta Ukrainako beste udalerri batzuetan egindakoak "Europan egindako basakerien zerrendan iltzatuta geldituko dira".

"Basakeria horien erantzuleak Errusiako agintariak dira, eremua kontrolatzen zuten bitartean egindakoak baitira", gaineratu du.

Bestalde, Europar Batasunak bere elkartasuna eskaini dio Ukrainari eta aurrera begira ere "erabateko" babesa emango diola agindu dio, baita "sarraskien" erantzuleak nazioarteko justiziaren aurrera eramateko frogak bilatzeko laguntza ere.

Azkenik, Errusiako gobernuko funtzionarioek ez ezik arduradun militarrek ere beren erantzukizunak argitu beharko dituztela azpimarratu du Borrellek. Horrez gain, azaldu du Nazioarteko Zigor Gorteak eta Nazio Batuen Erakundeak irekitako ikerketak babestuko dituztela 27ek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak EB Ukraina Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia albisteak Vladímir Putin bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Giza eskubideak albisteak Biden gaur Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Zelenski albisteak