Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Txernobylgo hondakin erradioaktiboen kudeaketarako laborategi bat suntsitzea leporatu dio Ukrainak Errusiari
Otsailaren 24az geroztik, Errusiako Armadaren kontrolpean dago Txernobylgo zentral nuklearra. 1986an istripu nuklearra gertatu zenetik ez dago martxan, baina kontrol, analisi eta zaintza lanak egin behar dira oraindik.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Baztertutako Eremuak Kudeatzeko Ukrainako Estatu Agentziak salatu duenez, tropa errusiarrek hondakin erradioaktiboak kudeatzeko laborategi bat suntsitu dute Txernobylgo zentral nuklearrean.
Laborategia Txernobylgo eremu baztertuan dago, eta, aipaturiko iturriaren arabera, hondakin erradioaktiboak kudeatzeko eremuan "analisirako eta ikerketarako gaitasun handia du".
Laborategian lagin oso aktiboak eta erradionukleido laginak zeuden, "orain etsaiaren esku daudenak".