Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Ia 2,7 milioi errefuxiatu eragin ditu jada Ukrainako gerrak, ACNURren arabera

Poloniak hartu ditu gehienak, 1,6 milioi pertsona. Frantziak 10.000 hartu ditu eta agintariek uste dute 100.000 lagun inguru irits daitezkeela.

Errefuxiatu bat Medikako mugan, Polonian. Argazkia: EFE
Errefuxiatu bat Medikako mugan, Polonian. Argazkia: EFE
Errefuxiatu bat Medikako mugan, Polonian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerra dela eta, euren etxea utzi behar izan duten ukrainarrak 2,69 milioi dira jada, ACNUR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren arabera.

Erdiak baino gehiago Poloniara iritsi dira: 1,6 milioi pertsona. 246.000 Hungariara joan dira, 105.000 Errusiara, 104.000 Moldaviara, 84.000 Errumaniara, 10.000 Frantziara eta 3.100 Suitzara, besteak beste.

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi duenez, errefuxiatu kopuruak goraka egitea aurreikusten dute eta ez dute baztertzen 100.000ra iristea. "Prest izan behar dugu jende hori hartzeko. Elkartasuna izan behar dugu Ukrainako herriarekin. Jada 30.000 babes eskari jaso ditugu, erdia baino gehiago partikularrenak" azaldu du.

Espainiako agintariek ez dakite zehazki zenbat errefuxiatu jaso dituzten gerra hasi zenetik.

Europan Bigarren Mundu Gerra izan zenetik gertatu den errefuxiatu exodo handiena da Ukrainakoa, 90eko hamarkadan Jugoslavia ohiaren baitako gerra guztiek eragin zutena baino handiagoa (2,4 milioi erakunde humanitarioen arabera).

Errusiak Ukraina inbaditu eta egun gutxira, ACNURrek kalkulatu zuen lau milioi errefuxiatu izan zitezkeela, baina jendearen mugimendua ikusita, zifra hori handiagoa izan daitekeela uste dute orain.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin Frantzia NBE Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Giza eskubideak albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski Polonia albisteak