Mundua -

UKRAINAKO GERRA

Poloniako mugatik 20 kilometrora dagoen Lviveko instalazio militarrari eraso egin dio Errusiak

35 pertsona hil dira eta 134 zauritu, guztiak militarrak, Ukrainako agintariek jakitera eman dutenez. Errusiak dio, baina, "180 mertzenario atzerritar" hil dituela erasoan. Ukraina mendebaldean egiten duten lehen erasoa da Lvivekoa.

Poloniako Gurutze Gorriko postua, Lviv-eko tren estazioan. EFE
Poloniako Gurutze Gorriko postua, Lviv-eko tren estazioan. EFE
Poloniatik gertuko base militarra desegin du Errusiak Ukrainan,1.500 kilometrotik botatako misilen bidez

3:13

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako agintariek salatu dutenez, Errusiak eraso egin die Lviv eskualdean dauden instalazio militar batzuei, Poloniako mugatik soilik 20 kilometrora.

Bere garaian Ukrainako Armadaren Yavoriveko entrenamendu militarrerako zentroa zena, gaur egun Bake eta Segurtasun Operazioetarako Nazioarteko Zentroa deitzen zen.

Hasiera batean biktimarik ez dela izan esan badute ere, ondoren, 35 hildako eta 134 zauritu izan direla adierazi du Maksym Kozytskyi erasoa izan den tokitik gertu dagoen Lviv hiriko arduradunak bere Telegrameko kontuan. Errusiak, baina, askoz ere hildako gehiago eragin dituela jakinarazi du: "180 mertzenario atzerritar hil ditugu eta horien kontrako erasoak egiten jarraituko dugu" esan dute Armadako buruek.

Lviv hiria -otsailaren 24an inbasioa hasi aurretik, bertara lekualdatu zituzten hainbat herrialdek euren enbaxadak- ez dute misilek harrapatu, baina aire-alarmak jo du eta herritarrei babeslekuak bilatzeko eskatu diete. UNESCOren munduko ondarearen zerrendan dago Leopolis eta arte obrak babesten ari dira, badaezpada ere, eraso gehiago badaude ere.

Gaurkoa da eskualde honetan gertatzen den lehen erasoa gerra hasi zenetik. Oran arte, ekitaldean eta Kiev iparraldean gertatzen ari ziren batez ere erasoak.

Lviv, UNESCOren munduko ondarearen zerrendan, arte obra babesten, badaezpada ere. EFE

16.000 boluntario siriar

Denis Pushilin Donetskeko Herri Errepublikako administrazioko buruak atzo adierazi zuenez, "etorkizun hurbilean" Ekialde Hurbileko herrialdeetatik joandako 16.000 boluntario iritsiko dira Errusiari Ukrainako inbasioan laguntzeko. "Ez dut baztertzen etorkizun hurbilean (Ekialde Hurbileko boluntarioak) gurekin egotea lubakietan, Donetskeko Herri Errepublika eta Luhanskeko Herri Errepublika askatzeko gure unitateekin buruz buru borrokan", esan du Pushilinek Errusiako telebista bati eskainitako elkarrizketan.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak babes osoa agertu die boluntarioei.

Ukrainako agintariek beste alkate baten bahiketa salatu dute

Bestalde, Ukrainako agintariek salatu dute Errusiako indarrek Dniprorudniko alkate Yegveni Mativ bahitu dutela igande honetan. Errusiak ez du horri buruzko adierazpenik egin.

Gogoratu behar da azken orduetan Errusiako tropek Melitopoleko alkate berri bat izendatu dutela, Zaporizhiako hiri okupatuan, Ukrainako agintariek Ivan Fedorov alkatea bahitu egin dutela salatu eta biharamunean.

Mariupoleko Udalak dio 2.187 bizilagun hil direla erasoa hasi zenetik

Mariupoleko Udalak jakitera eman duenez, 2.187 herritar hil dira tropa errusiarren bonbardaketen ondorioz azken egunetan.

Hala, NATOri aireko zirkulazioa ixteko eskatu diote berriz ere, baina Aliantza Atlantikoak ezezkoa eman du berriz ere, horrek "III. Mundu Gerra hasiko lukeela" argudiatuz. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski Zer gertatu da gaur Varsovian?