Mundua -
UKRAINAKO GERRA
Nord Stream 1 gasbidea moztearekin mehatxu egin dio Errusiak Alemaniari
AEBk eta aliatuek ezarritako zigorren aurrean horrela erantzuteko mehatxua egin dio Errusiak Alemaniari.
AGENTZIAK | EITB Media
Alexander Novak Errusiako lehen ministro ordeak Nord Stream 1 gasbidea moztearekin mehatxu egin dio Alemaniari. AEBk eta aliatuek ezarritako zigorren aurrean horrela erantzuteko mehatxua egin dio Errusiak Alemaniari.
Novakek telebistan emandako hitzaldi batean adierazi duenez, oraindik ez dute gasbideari buruzko erabakirik hartu, eta oraingoz "gaitasun osoz" funtzionatzen du.
Ameriketako Estatu Batuek eta aliatuek Errusiako petrolioari ezar diezaioketen enbargoari dagokionez, neurri horrek munduko merkatuan "ondorio katastrofikoak" izango lituzkeela azpimarratu du. Gaineratu duenez, kasu horretan Errusiak beste toki batzuetara bideratu ahalko luke petrolioa.
"Errusiak bere betebehar eta eskaera guztiak bete ditu gaur arte, petrolio eta deribatuen bidalketak aurreikusitakoaren arabera gauzatzen ari dira. Hala ere, enbargoaren aukerak kezka eragiten diotela aitortu du.