Mundua -

UKRAINAKO GERRA

1,2 milioi pertsonak baino gehiagok ihes egin dute orain arte Ukrainako gerratik

Errefuxiatuen kopuruak gora egiten du orduro, Errusiak Ukrainaren aurkako erasoaldi militarra areagotu ahala.

Ama negarrez, alabarekin Poloniara iristean. Argazkia: EFE.
Ama negarrez, alabarekin Poloniara iristean.
Ama negarrez, alabarekin Poloniara iristean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundearen arabera, 1,2 milioi pertsonak baino gehiagok utzi dute Ukraina gerraren ondorioz, eta inguruko herrialderen batean eta Europako beste batzuetan bilatu dute babesa. Kopuru horrek, gainera, gora egiten du orduero, Errusiak Ukrainaren aurkako erasoaldi militarra areagotu ahala.

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) gaur eman dituen azken datuen arabera, 650.000 ukrainar joan dira Poloniara ihesi, 145.000 Hungariara, 103.000 Moldaviara, 90.000 Eslovakiara eta 57.000 Errumaniara.

Ukrainako mugaren ekialdetik, Luhansk eta Donetsk eskualde separatisten ingurutik, 53.000 pertsonak zeharkatu dute muga Errusiara, eta iparraldetik 384 pertsona atera dira herrialdetik Bielorrusiarantz.

ACNURek Ukrainarekin muga egiten ez duten beste herrialde batzuetara 1.000 ukrainar joan direla jakinarazi du.

Erakundeak pozik hartu zuen bezperan Europar Batasunak, ukrainarrei ez ezik, Ukrainan egoiliar edo errefuxiatu estatusa zuten hirugarren herrialdeetako herritarrei aldi baterako babesa eskaintzea ahalbidetzen duen lege-mekanismoa onartu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Europa Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra