Mundua -

Jakin behar duzun guztia

Zer gertatu da gaur Ukrainako gerran? Osteguneko albiste nagusiak, laburbilduta

Errusiaren inbasioari buruz une honetan jakin behar duzun guztia, albiste bakarrean laburbilduta.

Ukrainar errefuxiatuak, Polonian. EFE
Ukrainar errefuxiatuak, Polonian. EFE
Ukrainar errefuxiatuak, Polonian. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- Errusiaren eta Ukrainaren arteko bigarren negoziazio bilera: Bi herrialdeetako ordezkariek korridore humanitarioak irekitzea adostu dute. Datorren astean hirugarrenez batzartuko dira.

Errusiak eta Ukrainak zibilentzako ebakuazio bideak adostu dituzte eta su-eten partziala negoziatzen ari dira

3:8

- Arlo militarrean, Errusiako Armadak Ukrainako ekialdean eta hegoaldean erasotzen jarraitzen du, eskualdeko hiriburu nagusiak hartzeko: Kharkiv dagoeneko mendean du, Mariupolen lortzeko bidean dago eta Odesari eraso egiten hasi da. Kieven, soldadu ukrainarrak eraso handirako prestatzen ari dira oraindik.

Ekialde eta hegoaldeko herrietan ofentsiba indartu dute errusiarrek
Ekialde eta hegoaldeko herrietan ofentsiba indartu dute errusiarrek
Ekialde eta hegoaldeko herrietan ofentsiba indartu dute errusiarrek

3:29

- Europar Batasunak babesa emango die ukrainar errefuxiatuei. NBEren arabera, dagoeneko milioi bat pertsonak egin dute ihes Ukrainatik. Leire Lasa EITB Mediak Medyka herrian, Polonia eta Ukraina arteko mugan, duen berriemaile bereziak errefuxiatu horietako batzuekin hitz egin du:

Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak
Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak
Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak

2:38

Ukrainarrek gerratik ateratzea lortzen dutenean, hutsetik hasi behar dute, baldintza txarretan
Ukrainarrek gerratik ateratzea lortzen dutenean, hutsetik hasi behar dute, baldintza txarretan
Ukrainarrek gerratik ateratzea lortzen dutenean, hutsetik hasi behar dute, baldintza txarretan

2:39

Atzerrian bizi diren 80.000 ukraniar etxera itzuli dira gerran borrokatzeko
Atzerrian bizi diren 80.000 ukraniar etxera itzuli dira gerran borrokatzeko
Atzerrian bizi diren 80.000 ukraniar etxera itzuli dira gerran borrokatzeko

0:49

- Mikel Ayestaran EITB Mediak Ukrainan duen berriemaile berezia Kieveko ospitale batean izan da gaur, eta ikusi ahal izan du sendagai eskasia dutela eta ebakuntzak bunkerretan egin behar dituztela. Hemen bere erreportajea:

Ebakuntzak bunkerretan, sendagai falta... Kieveko ospitale bat bisitatu dugu
Ebakuntzak bunkerretan, sendagai falta... Kieveko ospitale bat bisitatu dugu
Ebakuntzak bunkerretan, sendagai falta... Kieveko ospitale bat bisitatu dugu

2:25

- Pablo Gonzalez euskal kazetaria behin-behinean kartzelatu dute Polonian. Duela lau egun atxilotu zuten bertan, eta harrezkero haren familiak eta abokatuak ez dute haren berri izan. Espioitza egotzi diote, Ukrainako gerrari buruz informatzen ari zela.

Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea: 'Kartzelan egon beharko du epaiketa izan arte, 3 hilabete barru'

1:29

- Beste sobietar errepublika ohi batek eskatu du gaur Europar Batasunean sartzea: Moldavia, hirugarrena astebetean, Ukraina beraren eta Georgiaren ostean. "Demokrazia batean bizi nahi dugu, oparotasunarekin, bakearekin, eta mudu askearen parte izanda", adierazi du Maia Sandu Moldaviako Errepublikako presidenteak.

- Vladimir Putin Errusiako presidenteak Segurtasun Kontseiluko bileran ziurtatu duenez, Ukrainako "operazio berezia arrakastatsua" izaten ari da, eta "aurreikusi bezala" doa. Lehentxeago, Emmanuel Macron Frantziako homologoarekin hitz egin du. Elkarrizketan, Ukrainaren aurkako erasoa "edonola ere" aurrera eramango duela argi utzi du Errusiako agintariak. Horregatik, Frantziako presidenteak "okerrena iristear" dagoela uste du.

- Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ohartarazi duenez, bere herrialdea desagertzen bada, Letonia, Estonia eta Lituania "hurrengoak izango dira" Errusiarentzat. Gainera, mendebaldeko herrialdeei hegazkinak bidaltzeko eskatu die, debekupeko aire-eremua ezarri nahi ezean.

- Ukraina bonba atomikoa ekoizteko lanean ari dela salatu du Seguei Narishkin Errusiako Kanpo Espioitza Zerbitzuko buruzagiak. Dimitro Kuleba Ukrainako Atzerri ministroaren hitzetan, akusazioak "haluzinazioak" dira.

- Europar Batasuneko estatuek, AEBk eta Erresuma Batuak Errusiaren balizko gerra krimenak ikertzeko batzordea sortzea babestu dute NBEko Giza Eskubideen Kontseiluan. Ekimena ostiral honetan bozkatuko dute. Errusia, Txina eta Venezuela soilik azaldu dira ekimenaren aurka.

- Europari zerbitzua ematen zion satelite sare baten kontrako zibererasoaren berri eman du Frantziako Armadak. Erasoak "erabilera zibileko dozenaka milaka terminali" eragin die. Nahiz eta ofizialki erasoa inori ez leporatu, Errusiarekin lotura duten pirata informatikoak susmagarri nagusitzat jo ditu.

- Errusian gerraren aurkako ahots gehiago altxatu dira. Lukoil Errusiako petrolio-konpainia pribatu handienak inbasioari amaiera "lehenbailehen" ematea eskatu du. Erraldoiaren zuzendaritza "Ukrainan jasotzen ari diren gertakari tragikoekin kezkaturik" agertu da, eta "tragediak astindu dituen guztiei elkartasuna" adierazi die.

Gero eta ahots gehiago gerraren aurka, Errusian
Gero eta ahots gehiago gerraren aurka, Errusian
Gero eta ahots gehiago gerraren aurka, Errusian

1:22

- Ostiral honetan, Europar Batasuneko eta NATOko Atzerri ministroek maila politikoan zein militarrean eman beharreko pausoak aztertuko dituzte.

Musika gerra isiltzeko
Musika gerra isiltzeko
Musika gerra isiltzeko

5:23
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin NBE NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra