Mundua -

Koronabirusa

Frantzian musukoaren eta covid ziurtagiriaren erabilera arinduko dute martxoaren 14tik aurrera

Egun horretatik aurrera, musukoa garraio publikoan soilik izango da derrigorrezkoa, eta covid ziurtagiri digitala ospitaleetan, osasun zentroetan eta adinekoen erresidentziatan sartzeko bakarrik eskatuko dute.

Paris. Artxibko argazkia: EFE
Paris. Artxibko argazkia: EFE
Paris. Artxibko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren martxoaren 14tik aurrera, musukoa barrualdean erabiltzeko baldintzak arinduko dituzte Frantzian, eta erremu publiko gehienetan sartzeko ez dute covid ziurtagirik eskatuko.

TF1 telebistan egindako elkarrizketa batean, Jean Castex lehen ministroak zehaztu du egun horretatik aurrera garraio publikoetan soilik izango dela derrigorrezkoa maskara erabiltzea, jende pilaketak ematen direlako.

Joan den otsailetik musukoa aire librean erabiltzea ez da nahitaezkoa, betiere segurtasun tartea mantentzen bada.  

Covid ziurtagiriari dagokionez, ospitaleetan, osasun zentroetan, adinekoen erresidentziatan eta pertsona zaurgarriak dauden tokietan sartzeko soilik eskatuko dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Maskarak Covid pasaportea