Mundua -

ukrainako gerra

Milioi bat pertsonak ihes egin dute Ukrainatik, inbasioaren lehen astean

Polonia, Moldavia, Hungaria edo Errumania bezalako herrialde mugakideetara iritsi dira, batik bat, ukrainar errefuxiatuak.

Ukrainar errefuxiatuak. Argazkia: EFE
Ukrainar errefuxiatuak. Argazkia: EFE
Ukrainar errefuxiatuak. Argazkia: EFE

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Filippo Grandi Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioak ostegun honetan Bukaresten adierazi duenez, milioi bat pertsonak baino gehiagok ihes egin dute jada Ukrainatik, eta etorrerak areagotu egingo dira "eraso militarrak" gelditu ezean.

Errumaniako hiriburuan egindako ekitaldietako batean, Errumania, Moldavia edo Polonia bezalako herrialdeak (errefuxiatu gehien jasotzen dituztenak) babesteko konpromisoa hartu du, diruaren eta bestelako baliabideen bitartez.

Grandiren bisitak bat egin du Ursula Von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak Errumaniara egindako bidaiarekin. Europa osotik iritsitako laguntza humanitarioa zentralizatzeko eta Ukrainara bidaltzeko zentro logistiko baten sorreraz aritu da bertako agintariekin.

"Garrantzitsua da guretzat baliabide guztiak hemen zentralizatzea, Ukrainatik ahalik eta gertuen", esan du Von der Leyenek, eta eskertu egin ditu Errumania ukrainar iheslarien jende-oldeari aurre egiteko izaten ari den "pragmatikotasuna eta malgutasuna".

Klaus Iohannis Errumaniako presidentearekin izandako bileran, Von der Leyen Moldaviako Errepublikari nazioarteko babesa bikoiztearen beharraz aritu da, Izan ere, herrialde horrek 2,6 milioi biztanle baino ez ditu, eta biztanleriaren % 2a berdintzen duen errefuxiatu kopurua igaro da jada bertatik.

Igarotze herrialdeak

Errumaniarekin gertatzen den bezala, 140.000 pertsona inguru sartu baitira bertan azken astean, Moldavia ere igarotze herrialdea da iheslarientzat. Gehienak Ukrainatik ateratzen dira, Moldaviako eta Errumaniako mugetatik, eta oinez zein hegazkinez abiatzen dira batzuk senideak dituzten Mendebaldeko herrialdeetara.

Hungaria da Ukraina parean muga duen EBko beste herrialdeetako bat, eta bertako Gobernuak 120.000 ukrainar herritar baino gehiago iritsi direla iragarri du. Errefuxiatu horietako askok ukrainar komunitate ugariak dituzten herrialdeak dituzte jomuga; Polonia, Alemania edo Txekiar Errepublika, esate baterako.

Bitartean, Eslovakiak, Ukrainaren mugan dagoen beste herrialde batek, 79.059 errefuxiatu jaso ditu jadanik.

Hala ere, Polonia da errefuxiatu gehien jasotzen dituen herrialde mugakidea. Izan ere, Ukrainatik datozen 575.000 iheslari baino gehiago iritsi dira bertara.

Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak
Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak
Errefuxiatuak etengabe iristen dira Poloniara, emakumeak eta haurrak gehienak

2:38

Bestalde, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek baieztatu du jadanik hasi direla Euskadira lehen erruxiatu ukrainarrak heltzen. Horren aurrean, erkidegoetako agintariei eskatu die korridore humanitarioak ezartzeko, gerratik alde egiten ari diren pertsonak "erraz" hartu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ukraina gaur Errusia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errefuxiatuak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa