Mundua -

Gerra Ukrainan

874.000 pertsonak Ukrainako gerratik ihes egin dute dagoeneko, ACNURen arabera

Beste 96.000 pertsona Errusiara joan dira Luhansk eta Donetsk eskualdeetatik. Errefuxiatuen erdia baino gehiago Poloniara abiatu dira, eta milaka beste herrialde batzuetara iritsi dira jadanik, Txekiar Errepublikara adibidez.

874.000 errefuxiatuk ihes egin dute Ukrainako gerratik.
874.000 errefuxiatuk ihes egin dute Ukrainako gerratik.
874.000 errefuxiatuk ihes egin dute Ukrainako gerratik.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziak (ACNUR) jakitera eman duenez, 874.000 ukrainarrek ihes egin dute gerratik, duela astebete inbasioa hasi eta Errusiak erasoak abiatu zituenetik.

Asteartera arte Ukrainaren mugakideak diren herrialdeek bildutako datuekin egindako eguneratzea da, erakundeak zehaztu duenez.

Beste 96.000 pertsona Errusiara joan dira Luhansk eta Donetsk eskualdeetatik.

Errefuxiatuen erdia baino gehiago Poloniara abiatu dira, eta milaka beste herrialde batzuetara iritsi dira jadanik, Txekiar Errepublikara adibidez; izan ere, ukrainar asko daude bertan, Filippo Grandi ACNUReko buruzagiak adierazi duenez.

Nazioarteko gatazka piztu baino lehen, ACNURek 53.500 errefuxiatu eta asilo-eskatzaile ukrainar zituen baieztaturik, horietatik 36.500 Europan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errefuxiatuak Errusia-Ukraina gerra