Mundua -

Ukrainako gerra

EBko zortzi herrialdek bat egin dute Ukraina Europako blokera atxikitzeko eskaerarekin

Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Europako Parlamentuari zuzenduko zaio astearte honetan, EBri Ukraina "berehala" atxikitzeko eskatu ondoren.

Ukrainako bandera, Errusiaren inbasioaren aurkako protesta batean. Argazkia: EFE.
Ukrainako bandera, Errusiaren inbasioaren aurkako protesta batean
Ukrainako bandera, Errusiaren inbasioaren aurkako protesta batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bulgariak, Poloniak, Letoniak, Lituaniak, Estoniak, Esloveniak, Eslovakiak eta Txekiak Ukraina Europako blokean sartzea bizkortzeko eskatu diote Europar Batasunari, Errusiaren inbasio betean Kieven aldeko seinale gisa.

Zortzi estatu kide horiek gutun bateratu batean eskatu dute EBk Ukrainari atxikitzeko ikuspegia eman dezala, eta, horretarako, lehen urratsa ematea eta Kiev herrialde hautagai izendatzea eskatu dute.

Errusiarekin gerra betean, Ukraina EBn sartzeko aukerak garrantzia hartu du, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea alde agertu eta buruzagi ukrainarrak astelehenean herrialdea EBn sartzeko eskaera formala sinatu ondoren.

Eskaera urrats historikoa da, eta aurrerapauso bat ere bada Kievek azken urteotan Europaren alde hartutako jarreran. Asmo horiek, ordea, talka egiten dute EBn sartzeko prozesu zurrunarekin, hamarkadak baitaramatza.

Astearte honetan, Europako Parlamentuak ebazpen bat onartuko du norabide berean, Ukrainaren atxikitze-prozesua bizkortzea eskatzeko. Ezohiko osoko bilkura horretan, herrialdearen egoerari buruzko eztabaida monografikoa izango da nagusi, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak ere parte hartuko du.

Osoko bilkura 12:30ean hasiko da, Ukrainaren inbasioa aztertzeko. "Zelenski presidenteak eta Ruslan Stefanchuk Ukrainako Parlamentuko presidenteak bat egingo dute eta munduari hitz egingo diote", adierazi du Europako Parlamentuko presidenteak Twitter bidez.

Errusiak Ukrainaren aurka abiatutako erasoari buruzko eztabaidaren ostean, Euroganberak horri buruzko ebazpena hartuko du. Testuak herrialdearen ikuspegi europarra ere babestuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Errusia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Ukrainako presidentea Euroganbera