Mundua -

Gerra Ukrainan

EBk armak finantzatu eta Ukraina Europako sare elektrikoan barneratzea azkartuko du

Errusiaren erasoaren aurrean Ukrainako Armada babesteko aurrekaririk gabeko neurri bat hartu du Europar Batasunak: EBko funtsetako 450 milioi erabiliko ditu armamentua bidaltzeko, eta 50 milioi, erregaia eta babesteko materiala erosteko.

Armak Ukrainako zibilen eskuetan, Kieven, otsailaren 20an. Argazkia : EFE
Armak Ukrainako zibilen eskuetan, Kieven, otsailaren 20an. Argazkia : EFE
Armak Ukrainako zibilen eskuetan, Kieven, otsailaren 20an. Argazkia : EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 1eko atzeraeraginarekin Ukrainaren armamentu militarraren finantziazioa bere gain hartu du Europar Batasunak ofizialki astelehen honetan. Errusiako inbasioaren aurrean, Bruselak hirugarren zigor sortaren barruan kokatu du neurria.

Gainera, EBko estatu kideen Energia ministroek Ukraina eta Moldavia Europako sare elektrikoan sartzeko prozesua azkartzea adostu dute. Orain arte Errusiako sarera lotuta egon dira bi herrialdeak, nahiz eta Moskurekiko funtzionamendu autonomoa izan.

Errusiaren erasoaren aurrean Ukrainako Armadari babesteko aurrekaririk gabeko neurri bat hartu du Europak: EBko funtsetako 450 milioi euro erabiliko ditu armamentua bidaltzeko, eta 50 milioi euro, defentsa materiala erosteko.

Orain arte Defentsa eta Segurtasun arloan EBren politikak finantzatzen dituen mekanismoak diru kopuru sinbolikoak bideratu ditu Bosnia, Mali eta Mozambikera, besteak beste, eta material ez hilgarria babesteko izan da beti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra