Mundua -

Jakin behar duzun guztia

Ukrainako gerra: Astelehen honetako titular nagusiak

Astelehen honetan Ukrainako inbasioaren inguruan izandako berri nagusiak, albiste bakar batean laburbilduta.

Milioi erdi errefuxiatu eragin ditu oraingoz Errusiak Ukrainari egindako erasoak
Milioi erdi errefuxiatu eragin ditu oraingoz Errusiak Ukrainari egindako erasoak
Milioi erdi errefuxiatu eragin ditu oraingoz Errusiak Ukrainari egindako erasoak

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- Errusiako eta Ukrainako ordezkariek bake-negoziazioak abiatu dituzte astelehen honetan Pripiaten, Ukrainaren eta Bielorrusiaren arteko mugan. Ez zen fruitu handirik espero, baina Kievek aitortu du "aurrerapausoak" eman dituztela bost orduko bileran. Hurrengo egunetan negoziatzen jarraituko dute, eta hori, negoziatzen jarraitzeko asmoa, da albiste onena.

- Negoziatzaileak bilduta zeuden une berean, Errusiak Ukrainari erasotzen jarraitu du. Gaur, Kharkiv, herrialdeko bigarren hiri garrantzitsuena, hartu du, baina Kieven eta beste hainbat hiri handitan erresistentzia handia dute aurrean.

Kharkiv hirian izan dira eraso bortitzenak azken orduotan, baita ekialdeko Donbass eskualdean ere
Kharkiv hirian izan dira eraso bortitzenak azken orduotan, baita ekialdeko Donbass eskualdean ere
Kharkiv hirian izan dira eraso bortitzenak azken orduotan, baita ekialdeko Donbass eskualdean ere

1:31

Egoerak okerrera egin du Ukrainan eta hildako zibilen kopurua gero eta handiagoa da
Egoerak okerrera egin du Ukrainan eta hildako zibilen kopurua gero eta handiagoa da
Egoerak okerrera egin du Ukrainan eta hildako zibilen kopurua gero eta handiagoa da

3:0

- Vladimir Putin eta Emmanuel Macron Errusiako eta Frantziako presidenteek telefonoz hitz egin dute: Putinek konpromisoa hartu du Ukrainako herritarren eta azpiegitura zibilen aurka ez egiteko, eta baldintzak jarri ditu Kievekin akordioa lortzeko: Ukraina NATOn ez sartzea, herrialde hori "desnazifikatzea eta desmilitarizatzea" eta Krimea Errusiarena dela aitortzea.

- Volodimir Zelenski presidenteak sinatu egin du Ukraina Europar Batasunean "berehala" eta "prozedura berezia erabiliz" sartzeko eskari ofiziala.

- Europak handitu egin du Ukrainari igorriko dion laguntza: 27 estatu kideek iragarri dute Ukraina euren sare elektronikora konektatuko dutela, erregaiz hornituko dutela eta armak finantzatuko dizkiotela.

- Suitzak hautsi egin du geopolitikan beti izan duen neutraltasuna, eta izoztu egin ditu Putinen eta Errusiako Gobernuko beste hainbat ministro eta kideren ondasunak.

- Ukrainako inbasioak lurrikarak sortu ditu nazioarteko ekonomian, eta Errusiakoan batik bat. Horren aurrean, Errusiako Banku Zentralak interes tasak igo ditu, % 9,5etik % 20ra, errubloak behea jo du, burtsek galerak izan dituzte, eta energiaren sektoreko prezioak garestitzen ari dira.

- Kirolean ere, nazioarteak bizkarra eman dio Errusiari. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) Errusiako eta Bielorrusako kirolariak ez gonbidatzea proposatu die kirol federazio eta elkarte guztiei. Ondorioz, FIFAk eta UEFAk Errusiako selekzio eta talde guztiak kanporatu dituzte lehiaketa guztietatik. Saskibaloian, Euroliga eta Eurocup txapelketatik kanpo ere geratu dira talde errusiarrak.

- Errusiak bertan behera utzi ditu 36 herrialdetako hegaldiak, tartean Espainiakoak, Frantziakoak, Alemaniakoak, Erresuma Batukoak, Italiakoak eta Kanadakoak.

- Migratzaileen drama: oraingoz, milioi erdi errefuxiatu eragin ditu inbasioak.

- Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilotu egin dute Polonian, Ukrainako mugatik gertu, gerrari eta horren ondorioei buruz informatzen ari zela.

- Mikel Ayestaran EITB Mediak Ukrainan duen berriemaile berezia Lviv herrian dago, eta bertako tren geltokia erakutsi digu, herrialdetik ihes egiteko gune estrategiko bihurtu dena.

Lviv-eko tren geltokia: Ukrainatik irteteko puntu estrategikoa
Lviv-eko tren geltokia: Ukrainatik irteteko puntu estrategikoa
Lviv-eko tren geltokia: Ukrainatik irteteko puntu estrategikoa

0:59

- Putinen aurkako hainbat pintada agertu dira haren emazte ohiak Lapurdin duen etxean

Putinen aurkako hainbat pintada agertu dira haren emazte ohiak Lapurdin duen etxean
Putinen aurkako hainbat pintada agertu dira haren emazte ohiak Lapurdin duen etxean
Putinen aurkako hainbat pintada agertu dira haren emazte ohiak Lapurdin duen etxean

1:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin NBE NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra