Mundua -

Gerra Ukrainan

Ukraina Europar Batasunean sartzeko eskaria egin du Zelenskik

Araudiaren arabera, Europar Batasunean sartzeko eskaria aztertzeko epea urte batetik gorakoa izan ohi da, baina Europako iturriek zehaztu dute kasu honetan prozedura "askoz laburragoa" izango dela.

Volodimir Zelenski, Europar Batasunean sartzeko eskaria sinatzen
Volodimir Zelenski, Europar Batasunean sartzeko eskaria sinatzen
Zelenskik Ukraina Europar Batasunean sartzeko eskaera sinatu du

0:42

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukraina Europar Batasunean (EB) sartzeko eskari ofiziala sinatu du astelehen honetan Volodomir Zelenski presidente ukrainarrak. Halaber, atxikitze prozesua bide azkarretik gauzatzea galdegin du. 

Presidente ukrainarra Europako buruzagiekin harremanetan dago eta Bruselan badakite "une batetik bestera" jasoko dutela Ukrainaren eskaria.  

Europar Batasunaren Itunaren 49. artikuluaren arabera, EBren oinarrizko printzipioak errespetatzen duen Europako edozein herrialde izan daiteke Batasunean sartzeko hautagaia.

Eskaria Europako Kontseiluari zuzendu behar zaio, baina Europako Batzordeak aztertu beharko du eta azken erabakia Europako Parlamentuan hartuko dute.

Berez, Europako Batzordeak 15 eta 18 hilabeteko epea dauka atxikimendu eskaria aztertzeko. Alabaina, Europako iturriek zehaztu dute denbora tarte horri murrizteko aukera dagoela, arrazoi politikoak tarteko, eta Ukrainaren kasuan ebazpena "oso azkar" ematen saiatuko direla.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Errusia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Volodimir Zelenski