Mundua -

Ukrainako gerra

Aita santua Errusiaren enbaxadara joan da kezka agertzera eta negoziazioak eskatzera

Aita santuak lehenengo aldiz egiten duen ekintza bat da, eta Moskuko Gobernuaren eta Ukrainaren arteko elkarrizketari eta negoziazio mahaiari berrekiteko eskaera helaraztea zuen helburu.

Frantzisko aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Frantzisko aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Frantzisko aita santua, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita santua Errusiak Vatikanoan duen enbaxadara joan da Aleksandr Avdeiev enbaxadorearekin hitz egin eta kezka agertzeko asmoz, Errusiak Ukrainaren aurka egin duen erasoaren harira, Vatikanoaren komunikazio bulegoak jakitera eman duenez.

Aita santuak lehenengo aldiz egiten duen ekintza bat da, eta Moskuko Gobernuaren eta Ukrainaren arteko elkarrizketari eta negoziazio mahaiari berrekiteko eskaera helaraztea zuen helburu.

Adveied lanean ari da Frantzisko aita santua Kirill Errusiako Eliza Ortodoxoko Patriarkarekin batzartzeko, eta Ukrainako gatazkaren inguruko informazioa helarazten dio une oro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Aita santua Eguneko albisteak Albisteak Eliza Katolikoa Errusia-Ukraina gerra