Mundua -

ukrainako krisia

Macronek eta Putinek premiazko ahalegina egitea adostu dute, Ukrainan su-etena berrezartzeko

Agintariek Ukraina, Errusia eta ESLAren arteko bilera berezia deitu dute "ordu gutxi barru", igande honetako telefono-deiaren ostean.

Emmanuel Macron eta Vladimir Putin. Artxiboko argazkia: EITB Media
Emmanuel Macron eta Vladimir Putin. Artxiboko argazkia: EITB Media
Emmanuel Macron eta Vladimir Putin. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta bere homologo Vladimir Putinek igande honetan adostu dutenez, premiazko ahalegina egingo dute Ukrainako ekialdean su-etena berrezartzeko. Gainera, Ukrainako armadaren eta Donetsk eta Lugansk errepubliken arteko borroken gorakada eten nahi dute, unean eremuan dagoen tentsioari gehitu zaizkionak, mugako errusiar tropen pilaketagatik.

Agintariek Hiru Aldeko Harremanetarako Taldearen (Ukraina, Errusia eta Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeak osatua) bilera berezia deitu dute "ordu gutxi barru", liderren arteko igande honetako telefono-deiaren ondoren Eliseoak argitaratutako ohar baten arabera.

Eliseoak oharrean adierazi duenez, bai Putin bai Macron bat etorri dira "uneko krisiari irtenbide diplomatikoa bilatzeko beharrean", eta hori lortzeko "ahal den guztia" egingo dutela esan dute.

Gainera, datozen egunetan lan diplomatikoak abiatuko dituzte, "egoerak hala baimenduz gero, Europan bake- eta segurtasun-ordena berri bat definitzera bideratutako bilera egiteko". Jarraian, Frantziako Presidentetzak bilera iragarri du datozen egunetarako, Jean-Yves Le Drian Frantziako Kanpo Ministroaren eta Sergei Lavrov Errusiako homologoaren artean.

Eliseoak igorritako oharraren arabera, "egoeraren larritasuna kontuan hartuta, presidenteek komenigarritzat jo zuten bide diplomatikotik konponbide bilaketa indartzea, Kanpo ministroen eta Normandia formatuaren parte diren herrialdeetako (Frantzia, Ukraina, Errusia eta Alemania) agintarien aholkulari politikoen bitartez".

Bestalde, Ukrainak eskatuta, Poloniako Gobernuak ESLAko batzorde iraunkorraren ezohiko bilera deitu du datorren astelehenerako, Adam Halacinski erakundeko Varsoviako ordezkariak Twitter bidez iragarri duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ukraina azken orduko Errusia berriak Vladímir Putin Frantzia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Emmanuel Macron Errusia-Ukraina gerra gaur