Mundua -

KORONABIRUSA

Covid-19aren aurkako txerto propioak ekoiztuko dituzte Afrikako sei herrialdetan

Europar Batasunaren eta Afrikaren arteko Bruselako goi-bileran iragarri dute albistea. Hegoafrikako presidenteak txalotu egin du ekimena, baina koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu du berriro.

Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa jartzen, Afrikan. Agentzietako bideo bateko irudia
Erizain bat herritar bati covid-19aren aurkako txertoa jartzen, Afrikan
Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa jartzen, Afrikan. Agentzietako bideo bateko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak eta Afrikako Batasunak akordioa sinatu dute gaur, covid-19aren aurkako txertoak Afrikan bertan sortu eta ekoiztu daitezen. Guztira, sei zentro jarriko dituzte martxan: Nigerian, Egipton, Tunisian, Kenian eta Senegalen. Zehazki, RNA mezularia oinarri duen txertoa garatzeko teknologia jasoko dute.

Tedros Adhanom Ghebreyesus Munduko Osasun Erakundeko zuzendari nagusiak iragarri du albistea Bruselan, Europar Batasuna eta Afrikar Batasuna egiten ari diren goi-bileraren baitan.

Lurmutur Hiriko zentroak Moderna konpainiaren antzekoa den txerto bat garatzea lortu du. Aurten hasiko dira entsegu klinikoak egiten, baina arrakastatsuak izanda ere, litekeena da 2024ra arte txertoa prest ez izatea.

Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidenteak gaur iragarri den ekimena txalotu du, baina koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu du berriro. Horrek txerto generikoen ekoizpena ahalbidetuko luke.

Mundu osoan covid-19aren aurkako 10.000 milioi txerto baino gehiago jarri dira eta biztanleen % 60k gutxienez dosi bat jaso dute. Afrikan, ordea, egoera bestelakoa da. Herritarren % 80k ez dute txerto bakar bat ere hartu. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Berriak Gaixotasunak bideoak Albisteak Gaur Albisteak Medikuntza albisteak Txertoak azken ordukoa COVID kasuak MOE gaur Industria farmazeutikoa