Mundua -

Siria

Siriako Gobernuak Kofi Annanen bake-plana beteko duela esan du

Horren arabera ostegun honetan su-etena egin beharko lukete bi aldeek, baina oposizioak ez du sinesten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orduak aurrera doaz Siriako odolusteari nolabaiteko amaiera jartzeko. Atzo erretiratu behar zuen armadak kaleetatik, eta bihar, 06:00etan, alde guztiek indarkeria utzi beharko lukete, Kofi Annan Nazio Batuetako bitartekariaren planaren arabera.

Bake-planarekiko Siriaren konpromisoa jaso duela esan du Kofi Annanek, baina oposizioko talde armatuek ere betetzea eskatu diola erregimenak. Bihar gauzak askoz hobeto egongo diren itxaropena adierazi du Nazio Batuetako bitartekariak.

Oposizioak berriz, Homsekoak omen diren irudiak eman ditu gaur ere. Leherketak eta tiroak ikus daitezke, eta armadaren erretiradarik ez dela gertatu erakusten dute.

Bakerako azken aukera dirudi Annanen planak, baina oposizioak, Turkia eta Estatu Batuen babesarekin, Bashar Al Assaden erregimena gezurretan ari dela dio.

Kofi Annan Turkian egon zen atzo, eta gaur Iranen izan da su-etena lortu nahian. Ildo horretan, Teheranen garrantzia azpimarratu du.

“Eskerrak ematen dizkiot Iranen babesari, Siriarekin daukan harreman bereziagatik, eta konponbidean parte izan dezakeela uste dut”.

Orduak aurrera doaz Siriako odolusteari nolabaiteko amaiera jartzeko. Atzo erretiratu behar zuen armadak kaleetatik, eta bihar, 06:00etan, alde guztiek indarkeria utzi beharko lukete, Kofi Annan Nazio Batuetako bitartekariaren planaren arabera.Bake-planarekiko Siriaren konpromisoa jaso duela esan du Kofi Annanek, baina oposizioko talde armatuek ere betetzea eskatu diola erregimenak. Bihar gauzak askoz hobeto egongo diren itxaropena adierazi du Nazio Batuetako bitartekariak.Oposizioak berriz, Homsekoak omen diren irudiak eman ditu gaur ere. Leherketak eta tiroak ikus daitezke, eta armadaren erretiradarik ez dela gertatu erakusten dute. Bakerako azken aukera dirudi Annanen planak, baina oposizioak, Turkia eta Estatu Batuen babesarekin, Bashar Al Assaden erregimena gezurretan ari dela dio. Kofi Annan Turkian egon zen atzo, eta gaur Iranen izan da su-etena lortu nahian. Ildo horretan, Teheranen garrantzia azpimarratu du.“Eskerrak ematen dizkiot Iranen babesari, Siriarekin daukan harreman bereziagatik, eta konponbidean parte izan dezakeela uste dut”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Gerra Siria NBE Albisteak Gaur Eguneko albisteak Siria albisteak gaur Ekialde Hurbila gaur