Mundua -

Ukraina

Tentsio militarrak gora egin eta deseskalatzea baldintzatu du Donbassen

Ukrainako Gobernuak eta Moskuk babestutako milizia independentistek su-etena urratzea leporatu diote elkarri. Su-etena 2015ean ezarri zutenetik aldeak urratzen ari dira istilu eta borrokaldi txiki zein handiekin. Zortzi urteko gatazkak 14.000 hildako baino gehiago utzi ditu.

Maniobra militarrak gaur Bielorrusian. Argazkia: EFE.
Maniobra militarrak gaur Bielorrusian. Argazkia: EFE.
Maniobra militarrak gaur Bielorrusian. Argazkia: EFE.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tentsio militarra areagotu da gaur Donbassen, eta Errusiaren atzera-egitea arriskuan jarri du.

Ukrainako Gobernuak eta Moskuk babestutako milizia independentistek su-etena urratzea leporatu diote elkarri Donbassen (Ukrainako ekialdea). Zortzi urteko gatazkak 14.000 hildako baino gehiago utzi ditu dagoeneko.

Donbasseko su-etena 2015ean ezarri zutenetik aldeak urratzen ari dira istilu eta borrokaldi txiki zein handiekin, Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundeak egunero jaso bezala.

Azken orduetan Donbassen gertatutakoaren laburpen txikia:

- Ukrainako Defentsa ministroak salatu du independentistek su-etena 29 aldiz urratu dutela, nahiz eta Armadak bajarik ez izan.

- Donetskeko eta Luhanskeko herri errepublikek ziurtatu dutenez, Ukrainako Armadak bederatzi herri eraso egin ditu morteroekin.

- Josep Borrell EBren Atzerri goi ordezkariak Bruselan esan duenez, "mugako toki batzuetan borrokaldiak eta bonbardaketa areagotu dira, bistakoa da eta oso kezkaturik gaude".

Eraso independentistak premiaz "gaitzesteko" eskatu die Ukrainak mendebaldeko aliatuei, horietako bat Errusiako mugatik kilometro gutxira gertatu da.

Minskeko bake akordioak debekatutako mortero eta artilleriarekin egindako erasoak goizaldean hasi eta ondorengo orduetan areagotu dira.

Kieveko agintarien arabera, lau pertsona zauritu dira Lugansk eskualdean, bi soldadu eta bi zibil, horien artean ospitaleratu behar izan duten 65 urteko emakume bat.

Vubrovkako ikastetxe bat ere jo dute lehergailuek. 30 ikasle eta 14 heldu barruan ziren, baina ez da inor zauritu.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak tropak bisitatu ditu. Argazkia: EFE

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak tropak bisitatu ditu. Argazkia: EFE

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak erasoa "probokazio handia" izan dela esan dio Charles Michel Europako Kontseiluko presidenteari, elkarrizketa telefonikoan. Ukrainako segurtasun zerbitzuek ekintza terroristatzat jo dute.

Donetskeko eta Luhanskeko biztanleekin hitz egiteko gomendatu dio Kremlinak Kievi

Zelenski Vladimir Putin Errusiako presidentearekin lehenbailehen biltzeko prest agertu da, formatua kontuan hartu gabe. Kremlinak, aldiz, Donbassen inguruan Donetskeko eta Luhanskeko biztanleekin hitz egiteko gomendatu dio Kievi.

Baina Zelenskik ez du independentistekin hitz egin nahi, nahiz eta Putinek askotan eskatu.

"Ez dugu egingo. Ez du zentzurik. Ez dute ezer esaten. Zertarako denbora galdu? Tiro egin eta eskola edo haurtzaindegi bat jo dezakete (…) hori erabakitzen dute", adierazi du Ukrainako buruzagiak.

Kievek Errusiaren deseskalatzean "benetako ekintzak" eskatzen zituen bitartean, NATOk desinformazioa, indarrak areagotzea eta mugara hurbiltzea leporatu dio Moskuri.

Errusiak "datozen egunetan" Ukraina inbaditzeko asmoa duela errepikatu du Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak NBEko Segurtasun Kontseiluan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Volodimir Zelenski Errusia-Ukraina gerra gaur