Mundua -

Gatazka Ukrainan

NATO: "Ukrainari eraso egiteko Errusia aitzakia bat bilatzen egon daitekeela uste dugu"

Jens Stoltenberg Aliantzako idazkari nagusiak adierazi du ez dagoela jakiterik zeintzuk diren Moskuren benetako asmoak, eta erantsi du tropa errusiarrek Ukrainako mugan hedatzen segitzen dutela.

Jens Stoltenberg agerraldi publiko batean. Argazkia: EFE
Jens Stoltenberg agerraldi publiko batean. Argazkia: EFE
Jens Stoltenberg agerraldi publiko batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jens Stoltenberg NATOren idazkari nagusiak uste du Errusiak "operazio faltsu bat" egin dezakeela Ukraina ekialdean indarrez sartu ahal izateko, han bizi diren errusiarren eta edo errusiar jatorria duten pertsonen kontrako balizko eraso bat irudikatuz.

"Kezkatuta gaude uste dugulako Errusiak aitzakia bat irudikatzeko asmoa izan dezakeela Ukrainari eraso egiteko", adierazi du NATOk Bruselan egin duen bileraren ostean.  "Ez dago jakiterik zeintzuk diren Errusiaren benetako asmoak", erantsi du.

"Ez dakigu zer gertatuko den, baina badakigu Errusia Ukrainako mugaren ingurura inoiz baino tropa gehiago bidaltzen ari dela, eta badakigu espia errusiarrak Ukrainan daudela", azpimarratu du.

Moskuk tropak Ukrainako mugatik erretiratzen hasi dela iragarri bazuen ere, Stoltenbergek esan du ez dagoela deseskalatzerik zentzu horretan; alderantziz, militarrak hedatzen segitzen dutela nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Europa Errusia Vladímir Putin NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra