Mundua -

RUSIA-UKRAINA GATAZKA

Krimean dauden soldaduak erretiratzen hasi dela iragarri du Errusiak, maniobra militar batzuk amaitu ostean

Moskuk azpimarratu du militar horiek "planifikatutako" ariketa batzuetan parte hartu ostean hasi direla kuarteletara itzultzen.

Soldaduak beren kuarteletara itzultzen hasi dira Krimeatik
Soldaduak beren kuarteletara itzultzen hasi dira Krimeatik
Errusiak militarrak Krimeatik erretiratzen ari dela iragarri du, maniobra militar batzuk amaitu ostean

1:25

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainan, gaur behar luke, Errusiaren ustezko inbasioa, Estatu Batuen arabera. Joe Bidenek eskuhartzea gerta litekeela berretsi badu ere, Moskuk guztiz baztertu du aukera. Ukraina iparraldean dauden soldaduak erretiratzen hasi da Errusia, eta baita Krimean daudenak ere.

Moskuk Ukrainako mugatik gertu dauden tropak baseetara itzultzen hasi zirela baieztatu eta biharamunean, Errusiako Gobernuak Krimeako penintsulan dauden hainbat unitate militar ere erretiratzen hasi dela iragarri du asteazken honetan, zenbait maniobratan parte hartu ondoren.

Ohar baten bidez, Errusiako Defentsa Ministerioak azpimarratu du "behin borrokarako entrenamenduak amaituta, euren hedapen-puntuetara lekualdatzen" hasi direla soldaduak, eta azpimarratu du tropa horiek "planifikatutako maniobra taktikoetan parte hartu" zutela Krimeako penintsulan, 2014an anexionatu zutenean.

Ukrainaren inguruko tentsioak gora egin du azken hilabeteotan, errusiar tropak herrialdeko mugaren ondoan hedatu direlako. Inbasio baten susmoa dute nazioarteko herrialde askok. Errusiak, berriz, baztetu egin ditu akusazio horiek, eta NATOri leporatu dio zonaldean jarduera militarra areagotzea.

Hala ere, Estatu Batuak (AEB) ez da Errusiaz fio. Joe Biden presidenteak baieztatu du oraindik ez dutela egiaztatu unitate militar errusiarrak kuarteletara itzultzen ari direnik, eta uste du oraindik posible dela "aste honetan" errusiarren inbasio bat egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Krimea anexionatzea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Joe Biden Errusia-Ukraina gerra gaur