Mundua -

UKRAINAKO KRISIA

AEBk ez du egiaztatu Errusiako tropak atzera egiten ari direla eta inbasioa posible ikusten du oraindik

Etxe Zuritik egin duen hitzaldian Joe Biden presidente estatubatuarrak adierazi duenez, 150.000 soldadu errusiar daude Ukrainako mugan.

Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zuritik eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE
Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Etxe Zuritik eskaini duen hitzaldian
Joe Biden AEBko presidentea Etxe Zuritik eskaini duen hitzaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak Ukrainako mugara bidali zituen tropa militarrak partzialki erretiratu baditu ere, Ameriketako Estatu Batuak (AEB) ez da fio. AEBk ez du egiaztatu soldadu errusiarrak beren kokalekuetara itzultzen ari direla. Are gehiago, Joe Biden presidente estatubatuarraren hitzetan, oraindik baliteke Errusiak Ukraina inbaditzea.

Etxe Zuriko Ekialdeko Aretotik eskaini duen hitzaldian Joe Bidenek ziurtatu duenez, 150.000 soldadu errusiar daude Ukrainako mugan

Atzo Vladimir Putinek esan ostean Errusiak ez duela Europarekin gerrarik nahi, Bidenek Errusiari ohartarazi dio Ukraina inbaditzeak gerra piztuko lukeela eta horrek giza kostu "itzela" eragingo liokeela Ukrainari eta ondorio larriak Errusiari.

Dena dela, diplomaziaren bidea aldarrikatu du gatazka modu baketsuan konpontzeko. Ildo horretan, Errusiaren, Ukrainaren eta Mendebaldearen "segurtasun kezkei erantzuteko" modua badagoela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Ukraina azken orduko Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Biden gaur Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa