Mundua -
Koronabirusa
50 urtetik gorakoek derrigor jarri beharko dute txertoa Italian gaurtik aurrera
Horrez gain, behargin guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
50 urtetik gorako pertsona guztiak koronabirusaren aurka txertatzea derrigorrezkoa izan dadin, Italiako Gobernuak lege-dekretu bat onartu zuen urtarrilean, eta otsailaren 15 honetan jarri dute indarrean. Neurri polemiko horrekin, ospitaleetako presioa arindu eta omikron hedatzea gelditu nahi dute.
Halaber, langile guztiek, sektore publikoan nahiz pribatuan, covid ziurtagiri digitala aurkeztu beharko dute lanera joan ahal izateko. 50 urtetik gorako pertsona guztiak, berriz, nahitaez txertatu beharko dira, lanean egon ala ez.
Horrez gain, unibertsitateetako langile guztiak ere txertatzera behartu dituzte lege-dekretu bidez. Ikastetxeetako beharginentzat 2021eko abendutik da derrigorrezkoa txertoa jarrita izatea lanera joan ahal izateko.