Mundua -

tentsio gorakorra ukrainan

Bidenek Putini ohartarazi dio "ondorio larriak" izango direla Errusiarentzat, Ukraina inbadituz gero

Estatu Batuetako presidenteak errusiar homologoari ohartarazi dionez, diplomaziatik harago doazen agertokiak aztertu dituzte.

Biden eta Putin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Biden eta Putin, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Bidenen eta Putinen arteko elkarrizketan, emaitza garbirik ez

1:30

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak larunbat honetan Vladímir Putin errusiar homologoari ohartarazi dionez, AEB prest dago Ukrainako egoera bide diplomatikotik jorratzeko, baina "era berean, prest" dago diplomaziatik harago doazen agertokietarako.

Bi agintarien arteko ordubeteko deian, Bidenek Errusiari "ondorio latz" eta azkarrak inposatuko zaizkiola mehatxu egin du, Europako aliatuekin batera, Putin Ukraina hartzen saiatzen bada. Hala jakinarazi du Etxe Zuriak, ohar batean.

"Errusiak Ukrainaren inbasio are handiago bat burutuz gero, Estatu Batuek, aliatuekin eta kideekin batera, erabakitasunez erantzungo dute eta ondorio azkar eta larriak inposatuko dizkiote Errusiari", Etxe Zuriaren arabera.

Gainera, Bidenek azpimarratu du "Errusiaren inbasio handiago batek giza-sufrimendu orokortua" eragingo lukeela eta "Errusiaren estatusa" beheratuko lukeela.

Biden presidentea argia izan da Putinekin: "Estatu Batuak prest daude aliatu eta kideekin batera konpromiso diplomatikoa hartzeko baina, era berean, prest daude beste agertoki batzuetarako", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nazioarteko albisteak Ukraina albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Eguneko albisteak Joe Biden azken albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa