Mundua -

Maroko

Rayan haur marokoarra hilik atera dute putzutik, bost egunez harrapatuta egon ostean

Erreskaterako beste zulo bat egin dute egunotan, eta bertatik lortu dute 32 metroko sakonerara iritsi eta gorpua ateratzea.

Rayanen erreskatea, Marokon. Argazkia: Efe
Rayanen erreskatea, Marokon. Argazkia: Efe
Rayanen erreskatea, Marokon. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erreskate taldeek lortu dute Rayan 5 urteko haur marokoarra 32 metroko sakonera duen putzutik ateratzea, bost egunez bertan harrapatuta egon ostean, baina hilik zegoen.

Erreskaterako egin duten zulotik atera dute, eta lasterka eraman dute anbulantzian, segurtasun neurri zorrotzekin.

32 metroko sakonera duen putzuaren amaierara iristea lortu du erreskate taldeak, ondoan beste zulo bat eginda.

Marokoko Errege Etxeko iturri ofizialek segituan baieztatu dute haurra hilik atera dutela putzutik, eta horrela amaitu da bost eguneko ezinegona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Maroko Umeak albisteak gaur