Mundua -

Koronabirusa

Austriak derrigorrezko txertaketa ezarri du adin nagusikoentzat

Austriako Gobernuak nahitaezko txertaketa ezarri die 18 urtetik gorako herritar guztiei, eta martxoaren 15etik aurrera 600 eta 3.600 euro arteko isunak jarriko dizkie txertoa hartu ez dutenei.

Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: EFE
Covid-19aren aurkako txertaketa. Argazkia: EFE

I. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako Gobernuak koronabirusaren aurkako derrigorrezko txertaketa ezarri du 18 urtetik gorakoentzat otsailaren 1etik. Europar Batasunean horrelako neurri bat hartzen duen lehen herrialdea da.

Proiektua urtarrilean aurkeztu zuten, eta, onartu ondoren, kale eta errepideetan kontrolak ezartzea aurreikusi dute, herritarrak txertatuta dauden ala ez egiaztatzeko.

Testu horren berritasun nagusia da 14 urtetik 18ra igo dela nahitaezko txertaketa-adina. Gainera, haurdun dauden emakumeak eta arrazoi medikoengatik txertoa hartu ezin duten pertsonak, besteak beste, salbuespen gisa hartuko dituzte. Positibo eman eta gaixotasuna gainditu dutenek, berriz, sei hilabeteko epea izango dute txertoa hartzeko.

Lehenengo fasean, otsailaren 1a eta martxoaren 15a bitartean, aurreikuspenen arabera, ez diete isunik jarriko txertoa hartu ez dutenei. Hortik aurrera, baina, 600 eta 3.600 euro arteko isunak jarri ahalko diete.

Antzeko neurri bat hartu du Italiak, 50 urtetik gorako herritar guztiei derrigorrezko txertaketa ezarri ziena, ospitaleko presioa arintzen saiatzeko. Gainera, langile publiko eta pribatuek osasun-ziurtagiri indartua erakutsi beharko dute otsailaren 15etik aurrera.

Bestalde, eta kutsatze errekorraren datuak gorabehera, Danimarka asteartean, omikron aldaerak arrisku txikiagoa duelako eta pertsona immunizatu asko daudelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Txertoak Austria Koronabirusa Euskadiko adinekoak