Mundua -
SIRIA
Bidenek baieztatu egin du Estatu Islamikoaren buruzagiaren heriotza Siriako operazio militarrean
"Bart, nire zuzendaritzapean, Siria ipar-mendebaldeko indar militar estatubatuarrek terrorismoaren aurkako operazio bat egin dute", iragarri du AEBetako presidenteak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Joe Biden AEBetako presidenteak ostegun honetan baieztatu duenez, Abu Ibrahim al-Hashimi al-Qurayshi Estatu Islamikoko buruzagia hil dute bart Siriako ipar-mendebaldean abiatutako terrorismoaren aurkako operazioan.
"Bart, nire zuzendaritzapean, Siria ipar-mendebaldeko indar militar estatubatuarrek terrorismoaren aurkako operazio bat egin dute, eta gure Indar Armatuen trebetasunari eta ausardiari esker, Abu Ibrahim al-Hashimi al-Qurayshi hiltzea lortu dugu", iragarri du Bidenek ohar batean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea