Mundua -

Erresuma Batua

Sue Grayren txostenaren arabera, Boris Johnsonen Gobernuaren jokabidea "justifikatzea zaila da"

Sue Grayren txostenak ondorioztatu duenez, Johnsonen Exekutiboak "lidertza eta zuhurtasun hanka-sartzeak" egin ditu. Gainera, bilera batzuk "ez zituzten egiten utzi behar", nabarmendu du.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa autoan. Argazkia: EFE
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa autoan. Argazkia: EFE
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa autoan. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Downing Streeten covid-19 pandemian zehar egindako festen inguruan, Sue Grayk egindako txostenak ondorioztatu duenez, Boris Johsonen Gobernuak "lidertza eta zuhurtasun hanka-sartzeak" egin ditu. Era berean, Exekutiboaren jokabidea "justifikatzea zaila" dela uste du.

Zentzu horretan, bilera batzuk "ez zituzten egiten utzi behar", nabarmendu du ikerketak. Ez dute txosten osoa argitaratu, Erresuma Batuko Poliziak egin beharreko beste ikerketa baten zain daudelako.

Johnsonek gaur jaso du txostena. Iragan astean ikerketa osorik argitaratzea agindu zuen lehen ministroak.

Txostenaren arabera, "Gobernuak berehala atera beharreko irakaspen garrantzitsuak daude gertatutakoan, Poliziaren ikerketa bukatzea itxaron beharrik gabe".

"Bilera horietako batzuk behaketa porrot larria dira"

"Pandemiaren testuinguruan, Gobernuak herritarrei euren bizitzetan murrizketa sakonak onartzea eskatzen zien bitartean, bilera sozial horien inguruko jokabide batzuk justifikatzen zailak dira", azaldu du Grayk 12 orrialdeko agirian.

"Bilera horietako batzuk behaketa porrot larria dira, Gobernuaren baitan lan egiten dutenen estandarrak espero direlako soilik ez, herritar guztiengatik espero zirenengatik baizik", gaineratu du Grayk.

Ikertzailearen esanetan, "bilera horietako batzuk ospatzea ez zuten utzi behar. Eta beste batzuk izan zuten bilakaera izatea eragotzi behar zuten".

Besteak beste, 2020ko azaroaren 13an egindako festa bat ikertu dute. Boris Johnson lehen ministroa eta haren bikotekidearen, Carrie, tartean egon zien; beraz, bere erantzukizuna saihesteko edozein argudio zaila da.

John Carlin: 'Boris Johnsonek dimititzen ez badu, bota egin beharko dute'
John Carlin: 'Boris Johnsonek dimititzen ez badu, bota egin beharko dute'
John Carlin: 'Boris Johnsonek dimititzen ez badu, bota egin beharko dute'

1:13
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra Boris Johnson Koronabirusa