Mundua -
Indarkeria Sirian
Siriak apirilaren 10eko bake plana onartu du
Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko bitartekariak iragarri du Siriako bake plana apirilaren 10ean indarrean sartuko dela.
Erredakzioa
Siriak apirilaren 10eko bake plana onartu duela esan dio Kofi Annan NBEko eta Arabiar Ligako bitartekariak Segurtasun Kontseiluari.
Susan Rice AEBetako enbaxadore NBEko ordezkariak data berretsi du bileraren ostean. "Annanek Siriako atzerri ministroaren eskutitz bat jaso du eta armada berehala erretiratuko dela esan dio".
Annanen plana, ordea, ez da erregimenaren aldaketen inguruan mintzatzen.
Bake plana apirilaren 10ean indarrean sartzeko eskatu dio Segurtasun Kontseiluari Kofi Annan NBE eta Arabiar Ligaren bitartekariak.
Genevatik bideokonferentzia bitartez hitz egin du Annanek Segurtasun Kontseiluko kideekin. Plana indarrean sartu eta 48 ordutara, indarkeriak behin betiko amaitu behar duela gaineratu du.
75 gorpu aurkitu dituzte Homs hiriko ospitaleko hozkailuan
Gutxienez 75 lagunen gorpuak aurkitu dituzte Homs hiriko ospitalean, Sirian, tokiko koordinazio batzordeen arabera.
Bestalde, Siriako hainbat tokitan gaur gutxienez beste 47 hildako egon direla adierazi dute, erregimenaren armadaren erasoen ondorioz.
Siriak apirilaren 10eko bake plana onartu duela esan dio Kofi Annan NBEko eta Arabiar Ligako bitartekariak Segurtasun Kontseiluari. Susan Rice AEBetako enbaxadore NBEko ordezkariak data berretsi du bileraren ostean. "Annanek Siriako atzerri ministroaren eskutitz bat jaso du eta armada berehala erretiratuko dela esan dio".Annanen plana, ordea, ez da erregimenaren aldaketen inguruan mintzatzen.Bake plana apirilaren 10ean indarrean sartzeko eskatu dio Segurtasun Kontseiluari Kofi Annan NBE eta Arabiar Ligaren bitartekariak.Genevatik bideokonferentzia bitartez hitz egin du Annanek Segurtasun Kontseiluko kideekin. Plana indarrean sartu eta 48 ordutara, indarkeriak behin betiko amaitu behar duela gaineratu du.75 gorpu aurkitu dituzte Homs hiriko ospitaleko hozkailuanGutxienez 75 lagunen gorpuak aurkitu dituzte Homs hiriko ospitalean, Sirian, tokiko koordinazio batzordeen arabera.Bestalde, Siriako hainbat tokitan gaur gutxienez beste 47 hildako egon direla adierazi dute, erregimenaren armadaren erasoen ondorioz.