Mundua -

Latinoamerika

Xiomara Castro Honduraseko presidentea: "Gaur hasten da herriaren Gobernua"

62 urteko Castro, Manuel Zelaya presidente ohiaren emaztea, Honduraseko historian lehen emakume presidentea da.

Xiomara Castro inbestidura zeremonian, Tegucigalpako Estadio Nazionalean. Argazkia: EFE
Xiomara Castro inbestidura zeremonian, Tegucigalpako Estadio Nazionalean. Argazkia: EFE
Xiomara Castro inbestidura zeremonian, Tegucigalpako Estadio Nazionalean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xiomara Castro Honduraseko presidente berriak ostegun honetan hartu du bere kargua. "Gaur hasten da herriaren Gobernua", esan du Twitter sare sozialean.

"12 urteko borroka eta 12 urteko erresistentzia. Gaur hasten da herriaren Gobernua. Egunon Honduras!", adierazi du 62 urteko Castrok sare sozialean. Manuel Zelaya presidente ohiaren emaztea da. Zelaya 2009ko ekainaren 28an boteretik kendu zuten.

Inbestidura zeremonia Tegucigalpako Estadio Nazionalean egin dute.

Eskualde ezberdinetako milaka herritar bildu dira estadioaren inguruan, goizeko lehen ordutik. Ilara luzeak osatu dituzte.

Estadio Nacional de Tegucigalpa (Honduras).

Castrok aise irabazi zituen hamaikagarren hauteskunde orokorrak azaroaren 28an. Castro Honduraseko historian lehen emakume presidentea da.

Gainera, bere garaipenarekin, 2011an sortutako Libre alderdiaren baitan, ezkerra aurrenekoz boterera iritsi da Hondurasen.

Juan Orlando Hernandez kontserbadorearen lekua hartuko du Castrok boterean. Alderdi Nazionaleko Orlando Hernandez 2014tik izan da presidente, eta bart mezu batekin agur esan zuen irrati eta telebista kate nazionalean. Agintaldiko lorpen nagusiak laburbildu eta Gobernu berriari "onena" opa zion.

Herrialde oso kontserbadore batean, Castroren agerraldiak emakumeen eskubideak hobetzeko bultzada txiki bat suposatu dezake.

Esan bezala, ezkerra boterera heldu da hamabi urtez gobernu kontserbadoreak izan ondoren. Narkotrafikoaren laguntza egotzi diete exekutibo kontserbadoreei, pobrezia, indarkeria eta ustelkeria indize handienetakoa duen estatuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Hauteskundeak gaur Honduras gaur