Mundua -
UKRAINA
Soldadu ukrainar batek bost kide hil eta beste bost zauritu ditu
Erasotzaileak bere fusil automatikoarekin tiro egin die guardiako destakamenduko kideei Ukraina ekialdeko lantegi batean. Oraingoz ez dago argi zergatik egin duen.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Soldadu ukrainar bat atxilotu dute, bere armarekin bost kide hil eta beste hainbeste zauritu ostean Ukraina ekialdean dagoen lantegi batean, Ukrainako Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Erasotzaileak bere fusil automatikoarekin tiro egin die guardiako destakamentuko kideei, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Poliziaren eta Guardia Nazionalaren unitateek soldadua bilatzeko eta atxilotzeko operazioa abiatu dute, eta, azkenean, atxilotu egin dute.
"Tragedia hau eragin duten inguruabarrak eta baldintzak aztertu ondoren, ondorioak atera eta erantzukizunak argituko dira", adierazi du Ukrainako Barne ministro Denis Monastirskiik.