Mundua -

Ukraina

Ukrainako gatazka konpontzeko bide diplomatikoa erabiltzeko konpromisoa berretsi du Normandiako Laukoteak

Parisen zortzi ordutik gora iraun duen bilera egin ostean, Errusiak, Ukrainak, Frantziak eta Alemaniak desadostasunak gainditu eta Minskeko Ituna betetzeko borondatea erakutsi dute.

Dmitri Kozak Errusiako Gobernuaren ordezkaria Ukrainako gaietarako.
Dmitri Kozak Errusiako Gobernuaren ordezkaria Ukrainako gaietarako.
Dmitri Kozak Errusiako Gobernuaren ordezkaria Ukrainako gaietarako.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ukrainako gatazka konpontzeko bide diplomatikoa erabiltzeko eta beraien arteko desadostasunak gainditzeko konpromisoa berretsi dute Normandiako Laukotea osatzen duten herrialdeek, eta bi aste barru Berlinen berriro biltzea adostu dute.  

Errusia, Ukraina, Frantzia eta Alemaniako gobernuen ordezkariak Parisen elkartu dira, eta batzarrak zortzi ordutik gorako iraupena izan du.

Lau herrialdeetako diplomazialariek azpimarratu dute Minskeko Ituna (2020ko uztailaren 22ean sinatu zuten Ukrainan) izan behar dela elkarrizketaren oinarria, eta beraien arteko desadostasunak gainditzeko prest agertu dira.  

"Gaurko saioa zaila izan da, baina, agian, lehen aldiz aztertu ditugu Minskeko Ituna betearazteko dauden arazoak", nabarmendu du Dmitri Kozak Errusiako Gobernuaren Ukrainako gaietarako ordezkariak.

"Ukrainako eta Donetsk eta Luhansk eskualdeetako ordezkarien arteko desadostasunak albo batean utzita, su-etena baldintzarik gabe betetzea ezinbestekoa dela eta Minskeko Itunak hitzez nahiz izpirituz esaten duena bete beharra dagoela ulertzen dugu denok", azaldu du.

Gauzak horrela, Kozakek esan du bi aste barru Berlinen egingo duten bileran aurrerapausoren bat egon litekeela Ukrainako gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Alemania Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa