Mundua -
Mannheim (Alemania)
Pertsona bat hil eta gutxienez beste hiru zauritu dituzte Heidelbergeko unibertsitatean egindako eraso batean
Erasotzaileak zenbait pertsonaren aurka tiro egin du campuseko hitzaldi-areto batean. Antza denez, ondoren gizonak bere buruaz beste egin du.
Agentziak | EiTB Media
Pertsona bat ospitalean hil da Heidelbergeko (Alemaniako hego-mendebaldea) Unibertsitatearen campusean egindako eraso suizidan larri zauritu ondoren, Poliziak jakitera eman duenez
Poliziako iturriek uste dute erasotzaileak bakarrik ekin duela, eta Bild egunkariaren arabera, bere buruaz beste egin du aretoan tiro egin eta zenbait lagun zauritu ostean.
Gizonak arma ezberdinak erabili ditu erasoan. Alemaniako komunikabideek zehaztu dutenez, agintariek motibazio politikoak edo erlijiosoak baztertu dituzte oraingoz.
Unibertsitate klinika, Zientzia fakultatea eta lorategia hartzen dituen zonaldean jazo dira gertakariak.
Mannheimgo Poliziak Twitter sare sozialean azaldu duenez, erasotzaileak zenbait pertsonaren aurka tiro egin du campuseko hitzaldi-areto batean. Antza denez, ondoren gizonak bere buruaz beste egin du.
"Eskala handiko" operazio bat martxan dagoela azpimarratu du Poliziak. Hala ere, susmagarriak bakarrik eraso egin duela uste dute.