Mundua -
Ukraina
EBk ez ditu murriztuko Kieveko enbaxadako langileak, eta ez dramatizatzeko eskatu du
AEBko Gobernuak oinarrizkoak ez diren langileak eta Kieveko enbaxadako langileen familiako kideak murrizteko agindu du.
Agentziak | EITB Media
Europar Batasunak, AEBk ez bezala, ez ditu murriztuko Ukrainako enbaxadako langileak, Josep Borrell EBko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak astelehen honetan esan duenez.
"Ez dugu gauza bera egingo, ez baitugu horretarako arrazoi zehatzik. Ez dut uste dramatizatu behar dugunik negoziazioek aurrera jarraitzen duten bitartean. Ez dut uste Ukrainatik alde egin behar dugunik", adierazi du Borrellek EBko Atzerri ministroek gaur Bruselan egingo duten bilerara iritsi denean.
Europako diplomaziaren buruek bilera telematikoa egingo dute Antony Blinken AEBko Estatu idazkariarekin, eta, bertan, ostiralean Sergei Lavrov Errusiako homologoarekin izandako bilera azalduko diete, baita funtsezkoak ez diren langileak eta AEBko Gobernuak Kieven duen enbaxadako langileen familiako kideak murrizteko agindu izanaren arrazoiak ere.