Mundua -

Europar Batasuna

Zergen araudia aldatzea eskatu du Sanchezek, "betetzeko zaila" dela argudiatuta

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Olaf Scholz kantziler alemaniarrak bilera egin dute Madrilen, Europar Batasunaren egoera ekonomikoa eta politikoa aztertzeko.

Olaf Scholz eta Pedro Sanchez Moncloa Jauregian. Argazkia: EFE
Olaf Scholz eta Pedro Sanchez Moncloa Jauregian. Argazkia: EFE
Olaf Scholz eta Pedro Sanchez Moncloa Jauregian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olaf Scholz kantziler alemaniarrak egonkortasunerako ituna berreskuratzeko deia egin du, susperraldi ekonomikorako diru-laguntzak adosteko balio izan duela uste duelako.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, berriz, zergen araudia erreformatzea ezinbestekotzat jo du, "konplexuegia" eta pandemian egonik "betetzeko zaila" dela argudiatuta. Hala, proposamen horren eztabaida modu integratzailean eta blokerik sortu gabe abiatzeko eskatu du, gehien zorpetu diren herrialdeen finantzazioa bermatu ahal izateko epe laburrean.

Bi agintariek bilera egin dute Moncloa Jauregian Europar Batasuneko egoera ekonomikoa eta politikoa aztertzeko.

Kantziler alemaniarrak oso argi hitz egin du batzarra amaitu ondoren egindako agerraldian: "Iraganak erakutsi du Europar Batasunaren arazo ekonomikoak elkarrekin konpondu ditugunean hobeto joan zaigu guztioi. Eta egonkortasunerako itunak bide eman dio susperraldirako diru-funtsari".

Bestalde, Sanchezek azpimarratu du zergen araudia aldatzeko beharra Alemaniako Gobernuak ere konpartitzen duela.

Horrez gain, erreforma hori gauzatzerakoan ondoko bi helburuak kontuan hartu beharko liratekeela nabarmendu du: batetik, larrialdi klimatikoari eta transformazio digitalari aurre egitea; eta bestetik, epe laburrean finantzazio bermatzea.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Europar Batasuna Espainiako Gobernua Alemania Pedro Sánchez Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Olaf Scholz