Mundua -

Protestak Kazakhstanen

Errusiako tropak Kazakhstandik erretiratzen hasi dira, matxinada amaitu ostean

Andrei Serdiukov Errusiako jeneralak, "bakegintza" taldearen komandanteak, soldatuek egindako lana eskertu du. Tropak, hilaren 6an iritsi ziren herrialdera, Tokaiev Kazakhstango presidenteak "mehatxu terroristari" aurre egiteko laguntza eskatu eta biharamunean.

Soldatuak Kazakhstanen. Artxiboko irudia: EFE
Soldatuak Kazakhstanen
Soldatuak Kazakhstanen. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

OTSC antzinako errepublika sobietarretako sei herrialde batzen dituen aliantza militarra Kazakhstanera bidalitako 2.030 soldaduak erretiratzen hasi da ostegun honetan, Tokaiev presidenteak iragarri bezala. Joan den astean Asia erdialdeko errepublika astindu zuten protesta bortitzei aurre egiteko ekarri zituzten.

Lurreko Armadaren Institutu Militarrean agur ekitaldia egin ostean, Errusia, Armenia, Bielorrusia, Kirgizistan eta Tayikistango soldaduek hainbat bururen agurra jaso dute, tartean, Stanislav Zas OTSCko idazkari nagusiaren, Mukhamedzhan Talasov Defentsa ministro nagusiaren edo Bakytzhan Sagintayev Almatyko alkatearena.

Andrei Serdiukov Errusiako jeneralak, "bakegintza" taldearen komandanteak, soldatuek egindako lana eskertu du. Tropak, hilaren 6an iritsi ziren herrialdera, Tokaiev Kazakhstango presidenteak "mehatxu terroristari" aurre egiteko laguntza eskatu eta biharamunean.

"Kazakhstango Errepublikako OTSCko Bakearen Mantentze Indar Kolektiboen unitateak, zereginak beteta, Errusiako Indar Aeroespazialen garraio militarreko hegazkinetan ekipoak kargatzen eta materiala prestatzen ari dira", adierazi du Errusiako Defentsa Ministerioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Asia