Mundua -
Osasuna
Txerri baten bihotza transplantatu diote gizon bati AEBn
Gizon horrek bizirik ateratzeko zuen aukera bakarra zen, hainbat ospitalek ohiko transplante bat egiteko aukera baztertu baitzuten gaixoaren osasun egoeraz jabetuta.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Marylandgo (AEB) Unibertsitateko Medikuntza Fakultateak astelehenean jakitera eman zuenez, 57 urteko gizon bati txerri baten bihotza transplantatzea lortu dute estreinakoz AEBn. Ebakuntza "historikotzat" jo dute.
"Honi esker jakin dugu genetikoki aldatuta dagoen animalia baten bihotzak giza bihotz baten lekua har dezakeela", zehaztu dute ohar batean unibertsitate horretako iturriek.
David Benneti duela hiru egun egin zioten ebakuntza, arritmia bat izan ostean, eta medikuen zaintzapean dago orain. Haren osasun egoera ona da.
Marylandgo Unibertsitateak argi utzi du gizon horrek bizirik ateratzeko zuen aukera bakarra zela , hainbat ospitalek ohiko transplante bat egiteko aukera baztertu baitzuten gaixoaren osasun egoeraz jabetuta.
"Ez bazuen hil nahi, transplante mota hori onartu behar nuen. Bizi egin nahi dut. Badakit iluntasunean tiro bat jasotzea bezala dela, baina nire aukera bakarra zen", esan zuen pazienteak.
AEBko Drogen eta Elikagaien Administrazioak 2021eko bukaeran baimendu zuen Benneten ebakuntza. Hilabeteak zeramatzan ohetik jaiki ezinik.
Ebakuntzak arrisku handiak zituen, teknika esperimental batez baliatu baitziren gizona onik ateratzeko.
Iazko urrian, New Yorkeko ospitale batek txerri baten giltzurruna transplantatu zion pertsona bati. Gisa horretako ebakuntzak arrakastatsuak direla ikusiz gero, litekeena da etorkizunean gizakien organoekin barik, animaliekin organoekin egitea transplanteak.