Mundua -
Krisia
Kazakhstanen estatu kolpe saiakera izan dela salatu du Tokayevek
"Normaltasuna da nagusi Kazakhstanen. Dagoeneko ez dago arriskurik, eta herrialde segurua de berriro", esan du Tokayevek bideodei baten bidez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kazakhstango presidente Kasim-Yomart Tokayevek ziurtatu du herrialdea normaltasunera itzuli dela, "nazioarteko terroristen esku-hartzearekin estatu kolpe saiakera bizi ostean".
"Normaltasuna da nagusi Kazakhstanen. Dagoeneko ez dago arriskurik, eta herrialde segurua de berriro", esan du Tokayevek bideodei baten bidez.
Horrekin batera, eskerrak eman dizkio azken egunetako istiluetan bitartekari izan den 2.000 lagunek osatutako bake taldeari. "Herrialdean bizi izan ditugun liskarrak estatu kolpe saiakera izan dira", salatu du.
"Argi dago gatazka ekintza guztiak zentro bakar batean koordinatzen zituztela. Xehetasun guztiekin planteatutako operazio baten fase erabakiorra izan ziren", azpimarratu du.
"Hori erakusten dute gobernuek, poliziek eta zenbait azpiegitura estrategikok jasandako eraso bateratuek", nabarmendu du.
"Fronte handia zabaldu zuten erasoaren antolatzaileek. 11 eskualdetan aldi berean egin zituzten erasoak", esan du Tokayevek.
Erasootan Almaty zuten komugan, alegia, Kazakhstango hiri nagusia.