Mundua -

heriotza

Desmond Tutu artzapezpikua eta Bakearen Nobel sariduna hil da, 90 urte zituela

Hegoafrikako artzapezpiku emeritua, 2010ean erretiratua, sinbolo handia izan zen Apartheidaren aurkako borrokan. Desmond Tuturen aldeko hileta elizkizuna urtarrilaren 1ean egingo da Lurmutur Hirian.

Sinbolo handia izan zen Tutu Apartheidaren aurkako borrokan. Argazkia: EFE
Sinbolo handia izan zen Tutu Apartheidaren aurkako borrokan. Argazkia: EFE
Desmond Tutu hil da 90 urte zituela

0:54

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Desmond Tutu Hegoafrikako artzapezpiku emeritua eta 1984ko Bakearen Nobel sariduna, Apartheidaren aurkako borrokako sinbolo handietako bat, hil da igande honetan, 90 urte zituela. Desmond Tuturen aldeko hileta elizkizuna urtarrilaren 1ean egingo da Lurmutur Hirian. 

Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidenteak iragarri du haren heriotza eta, adierazi duenez, "nazio mailako dolu berri bat" suposatu du, "Hegoafrika aske bat ekarri zigun belaunaldiari agurrean".

Hilabete hasieran ospitaleratu zuten Tutu, infekzio bat zela eta.

Lurmutur Hiriko artzapezpiku ohia 2010ean baztertu zen bizitza publikotik, baina ordutik askotariko gaiak jorratzen jarraitu du, afrikar herrialdeko elite politikoaren ustelkeria barne.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioarteko berriak Arrazismoa Euskadin Albisteak Gaur Albisteak Eliza Katolikoa albisteak