Mundua -

Alemania

Alemania gobernatzeko koalizio-ituna sinatu dute sozialdemokratek, berdeek eta liberalek

Hala, Alemaniako Gobernu berriko kideek asteazken honetan hartuko dituzte euren karguak, Olaf Scholz kantziler izendatu ostean.

Alemania gobernatzeko koalizio-ituna sinatu dute sozialdemokratek, berdeek eta liberalek
Alemania gobernatzeko koalizio-ituna sinatu dute sozialdemokratek, berdeek eta liberalek
Sozialdemokratek, berdeek eta liberalek koalizio ituna sinatu dute Alemanian

1:02

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sozialdemokratek, berdeek eta liberalek koalizio-ituna sinatu dute astearte honetan "Aurrerapen gehiagora ausartzea" lelopean. Alemaniako Gobernu berriko kideek, hala, bihar hartuko dituzte euren karguak, Olaf Scholz kantziler izendatu ostean.

Hiru alderdien arteko negoziazioak bide onetik joan dira eta fruituak eman ditu, Scholzen arabera. Horregatik, lankidetza onari eusten badiote, etorkizunari begira dituzten zereginetarako garai onak izango direla uste du.

Robert Habeck berdeen presidentekide eta Ekonomia eta Klima ministro izango denak azpimarratu duenez, alderdi gisa negoziatu ostean, gaurtik aurrera "Alemaniako herritarrentzako Gobernua" izango dira, nahiz eta ziurrenik "haien arteko desadostasunak izan izango diren".

Lehen zeregina pandemiari eta egiturazko aldaketa handiei aurre egitea izango dela azpimarratu du, tartean "neutraltasun klimatikoa eta ongizatea" bateratzea Europako lehen nazio industrialean eta munduko laugarren ekonomian.

Annalena Baerbock Berdeen presidentekide eta Atzerri ministro izendatuaren hitzetan, orain egitekoa "akordio honi bizitza ematea da, perspektibaz, pragmatismoz eta, batez ere, pasio handiz".

Christian Lindner liberalen buruzagi eta Finantza ministroak, bestalde, esan du hiru alderdien arteko elkarrizketa luze eta trinkoen ostean, alderdi bakoitzaren barruan eta iritzi publikoarekin, "orain" hasiko dela "ekintzarako unea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Eguneko albisteak Albisteak