Mundua -
Alemania
Berdeek koalizio gobernu parekidea babestu dute Alemanian
Berdeek hiruko gobernuaren alde eginda, Olaf Scholzek ez du oztoporik izango kantziler izateko.
Agentziak | EITB Media
Berdeek babesa eman diote (alderdiko kideen % 86k eman dute baiezkoa) Alemaniako hiruko gobernuari, eta, hortaz, hiru alderdi hauek izango dira koalizioan: kantziler izango den Olaf Scholzen Alderdi Sozialdemokrata (SDP), Alderdi Demokratiko Librea (FDP) eta Berdeak. Gobernua parekidea izango da, zortzi emakume eta zortzi emakume izango ditu, eta aurreikuspena da asteazkenean ekitea lanari.
Hala, SDPk jakitera eman du zein lau emakumek eta hiru gizonek hartuko dituzten alderdi horren gain izango diren zazpi ministerioak. FDPk hiru gizon eta emakume bat izendatu ditu, lau ministerio zuzentzeko; Berdeek, berriz, bost ministerio gidatuko dituzte, eta hiru emakume eta bi gizon izendatu dituzte horietarako.
Osasun Ministerioa, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko gakoa, Karl Lauterbach osasun-aditu sozialdemokrataren esku izango da.
Ministroak aurkeztu dituenean, Olaf Scholzek adierazi du "harro" dagoela gobernu parekidea delako, eta "gizartearekin bat dator emakumeek boterearen erdia izatea", nabarmendu du.
Berdeek astelehen honetan eman diote babesa koalizio gobernuari; espero zen babes handia jasotzea, eta bete egin da esperotakoa, alderdikideen % 86k babestu baitute.