Mundua -

BIELORRUSIA

EBk Bielorrusiako hainbat hegazkin konpainia eta bidaia enpresa zigortu ditu migrazio krisiarekin lotuta

Europar Batasunak Bielorrusiari ezarri dion bosgarren zigor sorta da. Lehen aldiz, estatuko hegazkin konpainia eta turismo enpresak zigortu ditu, pertsona migratzaileak Europar Batasunaren mugara eramatea egotzita.

Adin txikikoak Bielorrusia eta Polonia arteko mugan. Artxiboko argazkia: EFE
Adin txikikoak Bielorrusia eta Polonia arteko mugan
Adin txikikoak Bielorrusia eta Polonia arteko mugan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan, Europar Batasunak zigor sorta berria ezarri dio Bielorrusiari. Bosgarren zigor sorta honetan Bielorrusiako hegazkin konpainiak eta bidaia enpresak jarri ditu jomugan, pertsona migratzaileak erabiltzeagatik.

Zehazki, pertsona migratzaileei Bielorrusiak Polonia, Lituania eta Letoniarekin dituen mugetara joaten laguntzea leporatzen die EBk enpresa horiei.

Bielorrusiako zenbait hotel, bidaia antolatzaile eta Belavia hegazkin konpainia nazionala daude zigortuen artean, baita charter hegaldiak antolatzen dituen Siriako enpresa bat eta pasaporteak eta bisak errazten dituen Turkiako beste bat ere.

Europar Batasunaren arabera, Aleksandr Lukashenkoren gobernuari lagundu diote pertsona migratzaileak helburu politikoetarako erabiltzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Europar Batasuna Migrazioaren albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Errefuxiatuak albisteak gaur Polonia albisteak