Mundua -
Indarkeria Gazako zerrendan
Israelgo Armadak haur bat, zibil bat eta miliziano bat hil ditu Gazan
Azken bonbardaketa hauek 18 hildako eta 25 zauritu eragin dituzte, joan den urritik Gazan dagoen indarkeria bortitzenean. Netanyahu lehen ministroak Israelgo Armada zoriondu du.
Erredakzioa
13 urteko haur bat, 52 urteko zibil bat eta miliziano bat hil dira Gazan, Israelgo Armadako bonbardaketek eraginda. Gainera, beste bi haur zauritu dira, joan den urritik Gazan bizi dituzten indarkeria egun bortitzenetan.
Hildako azken milizianoak 24 urte zituen eta Herri Erresistentziaren Batzordeako kide zen.
Israeleko Armadak ohar baten bitartez berretsi du aireko erasoa, "Israelen aurka suziriak botatzeko prestatzen ari zirenen aurka", zehaztu dutenaren arabera.
Azken bonbardaketa hauek 18 hildako eta 25 zauritu eragin dituzte (21 palestinarrak eta 4 israeldarrak). Azken hauek, Gazatik Israelera jaurtitako suziriek eraginda zauritu dira, batik bat Herri Erresistentziaren Batzordeako eta Yihad Islamikoko kideen partetik
Ostiralean areagotu ziren istiluak, Israelek Zuhar al Qaisi Erresistentziaren Batzordeko idazkari orokorra hil zuenean.
Netanyahuk Israelgo Armada zoriondu du
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igande honetan azaldu duenez, Gazaren gaineko bonbardaketa kanpaina martxan mantenduko dute "beharrezkoa den denbora".
Halaber, Armadako kideak zoriondu ditu Netanyahuk, joan den ostiralean Herri Erresistentziaren Batzordeko liderra hiltzen lortu zutelako. "Larrutik ordaindu dute eta horrela egiten jarraituko dugu", iragarri du lehen ministroak.
13 urteko haur bat, 52 urteko zibil bat eta miliziano bat hil dira Gazan, Israelgo Armadako bonbardaketek eraginda. Gainera, beste bi haur zauritu dira, joan den urritik Gazan bizi dituzten indarkeria egun bortitzenetan. Hildako azken milizianoak 24 urte zituen eta Herri Erresistentziaren Batzordeako kide zen.Israeleko Armadak ohar baten bitartez berretsi du aireko erasoa, "Israelen aurka suziriak botatzeko prestatzen ari zirenen aurka", zehaztu dutenaren arabera. Azken bonbardaketa hauek 18 hildako eta 25 zauritu eragin dituzte (21 palestinarrak eta 4 israeldarrak). Azken hauek, Gazatik Israelera jaurtitako suziriek eraginda zauritu dira, batik bat Herri Erresistentziaren Batzordeako eta Yihad Islamikoko kideen partetikOstiralean areagotu ziren istiluak, Israelek Zuhar al Qaisi Erresistentziaren Batzordeko idazkari orokorra hil zuenean. Netanyahuk Israelgo Armada zoriondu duBestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak igande honetan azaldu duenez, Gazaren gaineko bonbardaketa kanpaina martxan mantenduko dute "beharrezkoa den denbora". Halaber, Armadako kideak zoriondu ditu Netanyahuk, joan den ostiralean Herri Erresistentziaren Batzordeko liderra hiltzen lortu zutelako. "Larrutik ordaindu dute eta horrela egiten jarraituko dugu", iragarri du lehen ministroak.