Mundua -

Koronabirusa

Austriako Gobernuak konfinamendu orokorra ezarri, eta txertaketa derrigorrezkoa egingo du

Konfinamendua astelehenean hasiko da, eta txertaketa otsailetik izango da derrigorrezkoa. Alemaniak kutsatzeen errekorra hautsi du berriro, eta neurri murriztaile berriak aztertzen ari dira. Europako zenbait herrialdetan txertatu gabekoek mugak dituzte dagoeneko.

Jende-ilarak Frankfurteko txertaketa-gune batean, Alemanian. EFE
Jende-ilarak Frankfurteko txertaketa-gune batean, Alemanian. EFE
Jende-ilarak Frankfurteko txertaketa-gune batean, Alemanian. EFE

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako Gobernuak konfinamendu orokorra ezartzea onartu du gaur, astelehenetik aurrera 20 egunez etxean egon beharko dute austriarrek; orain arte hartutako neurriek (txertoa hartu ez duten pertsonen mugimenduen murrizketak barne) kutsatzeen gorakada geldiarazi ez dutelako hartu du Gobernuak neurria.

"Herritarrek murrizketa berriak onartu beharko dituzte 20 egunez, asko izan direlako orain arte elkartasunik erakutsi ez dutenak. Neurriak jarraitzeko eta kontaktuak murrizteko eskatzen diet herritarrei", adierazi du Alexander Schallenberg kantziler federalak konfinamendua iragarri duenean.

Gainera, kantzilerrak iragarri duenez, 2022ko otsailetik aurrera derrigorrezkoa izango da txertoa jartzea herrialdeko biztanle guztientzat; izan ere, herritarren % 65ek du jarraibide osoa, Mendebaldeko Europako zifrarik baxuenetako bat. Kutsatze tasa kontinenteko altuenen artean dago, 100.000 biztanleko ia mila kasurekin. Txertaketa-tasa handitzeko neurri hori onartu duen Europako lehen nazioa da.

"Oso erabaki zaila hartu dugu, txertoa hartzera behartuta gaude 2022ko otsailetik aurrera", esan du Schallenberg kantziler federalak.

Austrian dauden euskal herritarrentzat sorpresa izan da astelehenetik aurrera konfinatu beharra
Austrian dauden euskal herritarrentzat sorpresa izan da astelehenetik aurrera konfinatu beharra
Austrian dauden euskal herritarrentzat sorpresa izan da astelehenetik aurrera konfinatu beharra

1:15

Neurriak Europa osoan zehar

Kasuen intzidentzia metatuak goia jo du gaur berriro Alemanian, kutsatzeen marka hamabi egunez jarraian hautsi da, eta Gobernua txertoa hartu ez dutenen gaineko presioa handitzeko prestatzen ari da. Gobernu federalak eta "Länder"-ek pertsona ahulekin harremanetan dauden profesionalei txertoa jartzea derrigortzea adostu zuten atzo. Gainera, ospitaleratze-tasan mugak ezarri zituzten, horiek gaindituz gero, eskualde mailako murrizketa mailakatuak ezartzeko.

Alemanian konfinamendua ezartzea ari dira aztertzen
Alemanian konfinamendua ezartzea ari dira aztertzen
Alemanian konfinamendua ezartzea ari dira aztertzen

1:20

Eslovakiak txertoa jaso ez dutenen mugimendua mugatuko du astelehenetik aurrera, Austriako ereduari jarraituz; izan ere, ezin izango dira sartu jatetxeetan, funtsezkoak ez diren ondasunen dendetan, merkataritza-guneetan eta kirol- eta aisialdi-ekitaldietan. 5,5 milioi biztanle ditu herrialdeak  eta % 45eko txertaketa tasa; kutsatze kopuru errekorra izan du azken egunetan, astearteko 8.000 kutsatzeak gaindituz. Gainera, medikuek ohartarazi dute ohe gutxi geratzen direla libre ZIUtan.

Hungarian, Exekutiboak langile publiko guztiak txertoa hartzera behartuko dituela iragarri du, eta Medikuen Elkargoak covid ziurtagiria ez dutenei jatetxe edo zinemetara sartzea debekatzea eskatu du.

Txekiar Errepublikak Covid-19an txertatutako eta sendatutako pertsonei baino ez die utziko, astelehenetik aurrera, tabernetara, jatetxeetara edo bilkuretara sartzen, eta enpresa guztiek beren langileei testak egin beharra berriro ezartzea aztertzen ari da.

Ukrainan koronabirusak hildako pertsonen 80.000ko langa gainditu da ostriral honetan, azken egunean, 700 baino gehiago izan dira hildakoak, eta 3,3 milioi kasuren muga gainditu du. Ukrainak % 21eko txertaketa-tasa du. Osasun Ministerioaren arabera, joan den astean ospitaleratutako pertsonen % 88,2k ez zuten txertoa jarrita.

Frantziak baztertu egin du txertatu gabeak konfinatzea

Frantzian covid-19 ziurtagiria eduki behar da gizarte-jardueretarako, hala nola zinemara, ikuskizun batera, estadio batera edo taberna edo jatetxe batean zerbait hartzera joateko, eta, hori dela eta, "ez da beharrezkoa txertoa jaso ez dutenen konfinamendura jotzea", Emmanuel Macron Frantziako presidentearen arabera.

"Neurri hori ez da beharrezkoa Frantzian", azpimarratu du La Voix du Nord egunkariak ostiral honetan argitaratutako elkarrizketa batean Frantziako presidenteak, eta azaldu du neurria martxan jarri duten herrialdeek (Austriak, lehenik) ez zutela osasun-ziurtagiririk erabili, euren herrialdeak udatik egiten duen bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Austria Koronabirusa