Mundua -

Protestak

Kuba, oposizioaren beste mobilizazio handi baterako prest

Oposizioak errepresioaren gorakada salatu du, eta Gobernuak Washingtonetik antolatutako "probokazioa" aipatu du.

Zibilez jantzitako segurtasun agente kubatarrak Yunior Garciaren etxebizitzaren inguruan. EFE.
Zibilez jantzitako segurtasun agente kubatarrak Yunior García aktibistaren etxebizitzaren inguruan
Zibilez jantzitako segurtasun agente kubatarrak Yunior Garciaren etxebizitzaren inguruan. EFE.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioaren mobilizazioen eguna izango da astelehen honetan Kuban, uhartean azken urteetan izan diren protestarik handienetatik bi hilabete pasatxora.

Oposizioak salatu du Gobernuaren errepresioa areagotu egin dela, eta Gobernuak, berriz, zalantzan jarri du martxen ustezko instrumentalizazio politikoa eta AEBk itzalean izango lukeen papera.

Hasiera batean, azaroaren 20rako deituta zegoen protesta, baina sustatzaileek (Archipielago mugimenduan bildu dira) bost egun aurreratzea erabaki zuten, agintariek manifestazioaren aurreko egunetan maniobra militar batzuk egingo zirela iragarri ondoren.

Kaleetan azaldu nahi dituzten aldarrikapenen artean daude "preso politikoak" askatzearen aldeko erreklamazioak, "krisi politiko, ekonomiko eta soziala" konpontzeko elkarrizketa abiatzea eta uztaileko protestetan Gobernuari egotzitako indarkeriaren aurkako kritikak.

Ildo horretan, Archipielago mugimenduak honako hau txiokatu du Twitterren: 15:00etan txaloak. Preso politikoen alde, Kubaren askatasunaren alde, gure seme-alaben etorkizunaren alde. Zauden lekuan zaudela, txalo egin #15NCuba-ren alde.

Hala ere, Archipelagok agintarien ezezkoa jaso zuten. Habana Zaharreko Administrazio Kontseiluak ezezkoa eman zion eskaerari, sustatzaileek AEBrekin loturak dituztela eta "Kuban sistema politikoaren aldaketa sustatzeko asmo argia" dutela argudiatuta, prentsa ofizialak zabaldutako oharraren arabera.

Antolatzaileek, hala ere, "aldaketaren aldeko martxa zibikoa" egitea erabaki zuten, "autoritarismoari" aurre egiteko. Ildo horretan, kontzentrazioekin bat egiteko deia egin diete herritarrei, ez bakarrik kaleetatik martxak eginez, baita keinu sinbolikoak eginez ere; besteak beste, lapiko-protesta deitu dute 20:00etarako (Kubako ordua).

Mobilizazioen sustatzaile nagusietako batek, Yunior Garcia antzerkigileak, bere sare sozialetan aurreratu duenez, igande honetan "bakarka" eta "isilik" joan zen Habanako malekoiraino, arrosa zuri batekin, gizartearen nahigabea eta errepresio-neurrien gogortzea sinbolizatzeko. Astelehenean irten nahi dutenei "osotasun fisikoa" lehenesteko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Kuba