Mundua -

POLEXIT

Manifestazio jendetsuak egin dituzte Polonian, Europar Batasunean jarraitu nahi dutela aldarrikatzeko

Auzitegi Konstituzionalak Poloniako zuzenbidea Europakoaren gainetik dagoela ebatzi ostean, gora egin du Poloniako gobernu ultrakontserbadorearen eta Europako Batzordearen arteko tentsioak.

Poloniako eta Europar Batasuneko banderak, Krakovia hirian egindako protesta batean. Argazkia: EFE
Poloniako eta Europar Batasuneko banderak, Krakovia hirian egindako protesta batean
Poloniako eta Europar Batasuneko banderak, Krakovia hirian egindako protesta batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonian, milaka lagun atera dira bart kalera beren izaera europarra defendatzeko eta Poloniak Europar Batasunean jarraitu behar duela aldarrikatzeko. Poloniako zuzenbidea Europakoaren gainetik dagoela ebatzi du berriki herrialdeko Auzitegi Konstituzionalak. Erabaki horri erantzunez, Donald Tusk Poloniako oposizioko buru eta Europako Kontseiluko presidente ohia ere badenak deituta, mobilizazioak egin dituzte herrialdeko ehun bat hiritan.

Varsovia hiriburuan egin dute manifestaziorik jendetsuena, eta 80.000-100.000 manifestari elkartu dira. Donald Tusk bertan bildutakoei zuzendu zaie. Haren esanetan, epailez mozorrotutako jende talde batek Poloniako Konstituzioa urratu eta herrialdea Europar Batasunetik aterarazi nahi du.

Poloniako hiriburuaren bihotzean manifestazio bat deitzea "probokazio nazkagarria" dela adierazi du bere aldetik Blazej Pobozy Poloniako Gobernuko Barne Gaietarako eta Administraziorako ministrordeak.

Auzitegi Konstituzionalaren epai polemikoaren ondotik, tentsioak nabarmen egin du gora Poloniaren eta Europar Batasunaren artean. Dena den, azken egunotan Poloniako Gobernuak ukatu egin du Europar Batasuna uzteko asmoa duela (polexit).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Batasun europarra Zer ari da gertatzen Europan? Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Manifestazioak gaur Polonia