Mundua -
Analisia
Kosovoren mamua berpiztu da
Kosovoren iparraldean bizi den gehiengo serbiarrak erreferenduma egin zuen atzo, Kosovotik bereizteko helburuarekin. Emaitzen berri eman ez badute ere, ezezkoak irabaztea espero da.
Jesus Torquemada
Kosovo Serbiatik bereizi zela eta independentzia lortu zuela lau urte bete dira, ostiral honetan beteko da zehazki urteurrena. Giro honetan, Kosovoko serbiarrek erreferendum bat egin zuten atzo Kosovotik bereizteko. Serbiarrak gutxiengoa dira Kosovon, herritarren %10-era ez dira iristen, baina gehiengoa dira herrialdearen zati batean, iparraldean, Serbiarekiko mugan. Eskualde horretan, herritar ia guztiak serbiarrak dira. Kosovoko serbiarrek ez dute sekula onartu herrialde berriaren independentzia; haiek Serbian segitu nahi zuten.
Serbiarrak gehiengoa diren herrietan ez dago Kosovoko estatuaren arrastorik; Serbiako dinarra erabiltzen jarraitzen dute, Serbiako pasaportearekin bidaiatzen dute eta salerosketa guztiak Serbian egiten dituzte.
Hauxe da erreferendumean egin duten galdera: “onartzen al dituzu Kosovoko Errepublika deiturikoaren erakundeak?”. Eta emaitza begi-bistakoa da. Oraindik ez dute horren berri eman, baina ezezkoak indarrez irabaziko du.
Horrek berpiztu egiten du Kosovoren inguruko auzia, inorri komeni ez zaionean, ez Europar Batasunari, ez Nazio Batuen Erakundeari, ez NATOri, ezta Serbiari berari ere.
Orain Serbiak Europar Batasunean sartu nahi du lehen bait lehen. Eta horretarako, egunen batean Kosovo berreskuratzeko asmoak alboratu beharra dauzka. Baina Kosovoko serbiarrak zarata ateratzen hasten badira, zauria sortuko da berriro Serbia barruan.
Kosovo Serbiatik bereizi zela eta independentzia lortu zuela lau urte bete dira, ostiral honetan beteko da zehazki urteurrena. Giro honetan, Kosovoko serbiarrek erreferendum bat egin zuten atzo Kosovotik bereizteko. Serbiarrak gutxiengoa dira Kosovon, herritarren %10-era ez dira iristen, baina gehiengoa dira herrialdearen zati batean, iparraldean, Serbiarekiko mugan. Eskualde horretan, herritar ia guztiak serbiarrak dira. Kosovoko serbiarrek ez dute sekula onartu herrialde berriaren independentzia; haiek Serbian segitu nahi zuten.Serbiarrak gehiengoa diren herrietan ez dago Kosovoko estatuaren arrastorik; Serbiako dinarra erabiltzen jarraitzen dute, Serbiako pasaportearekin bidaiatzen dute eta salerosketa guztiak Serbian egiten dituzte. Hauxe da erreferendumean egin duten galdera: “onartzen al dituzu Kosovoko Errepublika deiturikoaren erakundeak?”. Eta emaitza begi-bistakoa da. Oraindik ez dute horren berri eman, baina ezezkoak indarrez irabaziko du. Horrek berpiztu egiten du Kosovoren inguruko auzia, inorri komeni ez zaionean, ez Europar Batasunari, ez Nazio Batuen Erakundeari, ez NATOri, ezta Serbiari berari ere.Orain Serbiak Europar Batasunean sartu nahi du lehen bait lehen. Eta horretarako, egunen batean Kosovo berreskuratzeko asmoak alboratu beharra dauzka. Baina Kosovoko serbiarrak zarata ateratzen hasten badira, zauria sortuko da berriro Serbia barruan.