Mundua -

Afganistan

Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du

Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da. Lehen konexioan, talibanek osatu berri duten gobernuari buruz eta hiriburuan topatutako giroari buruz hitz egin digu.

Ayestaran, Afganistanen. Argazkia: @mikelayestaran
Ayestaran, Afganistanen.
Afganistanen sartzea lortu duen lehen kazetarietako bat da Mikel Ayestaran

2:10

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Ayestaran kazetari eta EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du eta handik arituko da datozen egunotan. Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da.

Une berezian sartu da Ayestaran herrialdera. Larunbatean 20 urte beteko dira irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenetik, eta talibanek gobernua osatu berri dute.

Kabuletik egindako lehen konexioan, kazetariak azaldu du ez dela ezustekorik izan eta talibanen "alde gogorrenak" zuzenduko duela Emirerriko Gobernua, emakumerik eta talibana ez den inor gabe.

Bien bitartean, atzoko protesten ostean Kabuleko kaleetan "giro nahasia" dagoela kontatu du. Talibanek airera tiro eginez erantzun zioten emakumeek gidatutako martxari, baina agintariek ohartarazi dute halako martxak ezin direla "errepikatu", "legez kanpoko protestak" direlakoan.

Afganistango mugatik Kabulera egindako bidaian, itxuraz "erabateko normaltasuna" atzeman duela esan du Ayestaranek. Talibanek "segurtasun sentsazioa" bueltatu diote herrialdeari, eta errepideak seguruak dira.

"Gobernua aldatu da, baina bizia ez da gelditu; jendeak aurrera egin behar du, eta afganiarrek bai ala bai gerra atzean utzi nahi dute betiko", gaineratu du.

Mikel Ayestaran, Kabuletik: "Talibanek segurtasuna ekarri dute, baina jendea beldur da"
Mikel Ayestaran, Kabuletik: "Talibanek segurtasuna ekarri dute, baina jendea beldur da"
Mikel Ayestaran, Kabuletik: "Talibanek segurtasuna ekarri dute, baina jendea beldur da"

1:2

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Mikel Ayestaran Kazetaritza Afganistan